Gure erditzeak sendatzen
2013/05/16 | Iruzkinik ez
10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea.
Programa osora etortzeko sarrera (3 sesio):
130 euro/persona
185 euro/bikoteMaiatzak 31 aurretik ematen baduzu izena, 40€/pertsonako edo 35€/bikoteko deskontua izango duzu, honela geratuz:
90 euro/persona
150 euro/bikote
Zure erditzea ez zen zuk pentsatutako modukoa izan?
- Zesarea izaten bukatu zuen,
- Tresneriaz manipulatua izan zen,
- Nahiz eta erditze baginala izan, gustatu ez zitzaizkizun gauzak egon ziren,
- …
Egunak eta/edo agian hilabeteak pasa dira eta oraindik begiak malkotan jartzen zaizkizu hura oroitzean?
Errudun sentitzen zara:
- Zure haurrari jaiotze hobeago bat eman ez zeniolako,
- Zure bizitzako egunik zoragarriena zerbait txarra bezala oroitzen duzulako,
- …
Modu batean edo bestean, izan ez zen erditze batengatik dolua behar duzula pentsatzen baduzu….

TTiKLiK!ELKARGUNEAn laguntza talde bat jarri behar dugu martxan.
Informazio gehiago: HEMEN
Kontakturako informazioa: info@ttiklik.com
Tags: erditzea > Mónica Álvarez > psikologia > trauma > TTiKLiK! ELKARGUNEA
Haurrarekin “ohea partekatzea” BAI ala EZ?
2013/05/16 | Iruzkin 1
Ohe-partekatzearen inguruko aurreiritziak dituzu? Aurreiritziak ebidentzia gutxiko iritziak dira eta eratzen dira, gure ustez, ondorio kaltegarriak direnak ekiditeko. Aurreiritzi hauek kulturalki eraginak daude. Beste hainbat kultura nahiz lurraldetan ohiko praktika bat da; esaterako, Indian (% 93), Japonian (% 59) edo Korean (% 45). Herrialde/kultura hauetan ez daude ohe-partekatzeari buruz gurean existitzen diren aurreiritziak. Tamalez, kulturaren baitan baino, ohe-partekatzearen praktika diru-sarreren baitan egon ohi da. Ikerlan batetan ondorioztatu zen urtean 15.000 euro azpiko diru-sarrerak zituzten familiek ohe-partekatzea maizago praktikatzen zutela diru-sarrera handiagoko familiekin alderatuta. Demostratuta dago garapen ekonomikoa indibidualismoarekin erlazionatuta dagoela eta ezin ahaztu, nahiz eta aldatzen saiatzen garen, sistema kapitalista batean bizitzea erabaki dugula (errudun sentitzen bagara behartu gaituztela pentsa dezakegu), non lanaren balioa zaintzaren balioaren gainetik jarri dugun. Read more
Tonuccirekin mingaina dantzan eta buruan zalantzak
2013/05/14 | Iruzkinik ez

Pasa den asteburuan Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilaria izan genuen Euskal Herrian “Herri hezitzailea, eskola herritarra” izenburupean ospatutako jardunaldietan. Berarekin mahai baten inguruan kafe bat hartzeko aukera izan nuen eta egun Lakuntzan aurrera eramanen dugun prozesu parte – hartzailea bati buruz hitz egin genuen. Prozesu honen helburua haurrei hitza eman eta eurentzako izanen den aisialdi eremu bat, jolas parke ez egituratu bat, diseinatu eta eraikitzea da. Honen aurrera eman zigun lehen gomendioa haurren emozioetatik abiatzea izan zen. Read more
Oparipuina: June Tximeleta
2013/05/13 | 6 iruzkin
Inoiz, galdetuko zenion zure buruari, ea tximeletak nondik nora gureganatu zaizkigun. Galdetu bai, baina agian ez duzu erantzun zehatz eta garbirik aurkitu. Nik, ordea, badut erantzuna eta, horren berri izan dezazuen, tximeleta atsegin eta politaren istorioa kontatuko dizuet: Read more
TTiKLiK! ELKARGUNEA: udalekuak
2013/05/10 | 2 iruzkin
Zure alaba edo semearentzako udaleku desberdin batzuk nahi dituzu?
Beran emozioak landu, komunikazio ez-bortitza erabiliz goxatu eta yoga ikasteko aukera izango dutena?
Jangela zerbitzuarekin batera, gurasoek umeekin bazkaltzeko aukera izango duten toki baten bila zabiltz?
Hau da orduan zure aukera:
TTiKLiK!ELKARGUNEAko udalekuak:
Ekaineko azkeneko astea eta uztaila.
3 aste edo 5 asteko moduluak.
12-15 ume.
2006-2009 adin tartea.
9:00tatik 12:30etara edo 14:30etara, bazkariarekin.
INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.ttiklik.com/ttiklik-elkargunea-udalekuak/
ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn
2013/05/10 | Iruzkinik ez
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrak‘ hitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen.
Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:
Tags: nerea mendizabal > TTiKLiK! ELKARGUNEA > zeloak > zigorrak
Oparipuina: Kirol Galduen Lurraldea
2013/05/09 | Iruzkinik ez
Inspirazioa inguruan hegan dabilen iluntzean Nahia Alkorta Elezgaraiek Ioritz, Yolanda eta Javiri eta abenturazale txiki guztiei idatziriko ipuina.
Bazen behin, Barakaldo deitzen zen herri batean, txoko berezi-berezi bat.
Kale nagusiaren ertz batean, ia kalea amaitzen den tokian, estolda bat ikus daiteke. Kalean gora eta behera dabiltzanek, lurrera begiratzeko astirik gabe hara eta hona dabiltzanek, estolda hori ez dute ia ikusi ere egiten. Baina estolda horren estalkia ez da besteak bezalakoa. Bertan, marrazki txiki bat ikusten da. Read more
Txikibiltariak-en aurkezpena TTiKLiK!ELKARGUNEAn
2013/05/08 | Iruzkinik ez

Maiatzak 7an Beasainen ireki berri den TTiKLiK!ELKARGUNEAn, ‘Txikibiltariak’ ekimenaren aurkezpena burutu zen. Ekimen hau, IBILBIDEAK(http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/), Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo baten parte da. Read more
TTiKLiK! ELKARGUNEA: estreinaldia
2013/05/07 | Iruzkinik ez
Atzo arratsaldeko 5:30etan TTiKLiK!ELKARGUNEAko estreinaldia izan zen. Bertako aurreneko kurtsoa, Garbiñe Etxanizek gidatutako haur-yoga klasea izan genuen. Gure Maritxinparta bertan izan zen eta aurreneko aldia izateko oso oso gustora atera zen.

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? III
2013/05/06 | Iruzkinik ez
Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II





