Zenbat balio du zure osasun emozionalak?

2013/05/24 | Iruzkinik ez

 

Ez dakit zenbateko eragina izan duen zure ez-erditzeak ez eta zenbat denbora pasatu den.

Dakidana zera da, zenbaterainoko energia kentzen dizun honek, izan zenitzakeen proiektu eta planei eskaini beharko zenien energia hori.

Agian ez-erditze hau ez da zure bizitzako obsesio handiena, baina bai barruan duzun ‘run-run’ jarrai bat, belarrian txistuka eta zure ikusmenaren barruan dagoen eltxo horietako bat bezala.

Zenbaterainoko eragina du honek zuen bikote harremanean? Zenbateraino eragin du zure haurrarekin duzun loturan? Zenbat balio du zure osasun emozionalak?


Read more

Haurdun zaude(te)?

2013/05/21 | Iruzkinik ez

 

bihotza_sabela_haurdun

Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarri izango zaizkizun tailer batzuk antolatu ditugu. Bertara zu bakarrik edo bikotearekin etortzeko aukera izango duzu. Kontatzea nahi?

Read more

Gutxinaka-gutxinaka: jolasaren garrantzia TTiKLiK!ELKARGUNEAn

2013/05/20 | Iruzkinik ez

 

UZTAILAK 6… GUTXINAKA-GUTXINAKA TTIKLIK ELKARGUNEAN!!

Larunbat osoa familiei zuzenduta izango da hainbat tailer eskainiz; bertan, berezko jolasaren bidez umearekiko errespetua eta gozamena zabalduko da. Mugimendua, irudimena, sormena eta zentzuak piztuko dira material ezberdinetako ezaugarri eta aukerak familian ezagutuz. Umearen pausuak jarraituz dena ezberdin ikusten eta ulertzen da.

Eguna bukatzeko helduak ere protagonistak izango dira haurtzaroko momentuak eta emozioak berriz sentitzeko aukerarekin! Jolastu nahi? Read more

Bikote harremanak erditzea eta gero

2013/05/20 | Iruzkinik ez

 

Nolakoak dira zuen arteko bikote harremanak haurra izan eta gero? Denbora bat pasatu da eta ez da aurretik zena izatera iritsi? Agian bikote harreman hauek nola berreskuratu lagunduko diguten estrategia batuk behar dituzue berriro martxan hasteko?

sexualitatea

Berdin da haurra izan berri, izatekotan bazaude; posible da urte batzuk pasa izana azken haurra jaio zenetik eta oraindik bikote harreman ‘normal’ bat ez lortzea…

TTiKLiK!ELKARGUNEAn Nerea Sancho psikologa, sexologa eta idazleak, bikote harreman hauek berreskuratzen lagunduko diguten pistak emango dizkigu, ostegun honetan, maiatzak 23, arratsaldeko 18:00tan.

Etorriko zara? (*Gogoratu aurretik izen-ematea beharrezkoa dela)

Informazio gehiago: Erditze ondorengo bikote harremanak berreskuratuz

 

Read more

Gure erditzeak sendatzen

2013/05/16 | Iruzkinik ez

 

10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea.

Programa osora etortzeko sarrera (3 sesio):

130 euro/persona
185 euro/bikote

Maiatzak 31 aurretik ematen baduzu izena, 40€/pertsonako edo 35€/bikoteko deskontua izango duzu, honela geratuz:

90 euro/persona
150 euro/bikote

Zure erditzea ez zen zuk pentsatutako modukoa izan?

  • Zesarea izaten bukatu zuen,
  • Tresneriaz manipulatua izan zen,
  • Nahiz eta erditze baginala izan, gustatu ez zitzaizkizun gauzak egon ziren,

Egunak eta/edo agian hilabeteak pasa dira eta oraindik begiak malkotan jartzen zaizkizu hura oroitzean?

Errudun sentitzen zara:

  • Zure haurrari jaiotze hobeago bat eman ez zeniolako,
  • Zure bizitzako egunik zoragarriena zerbait txarra bezala oroitzen duzulako,

Modu batean edo bestean, izan ez zen erditze batengatik dolua behar duzula pentsatzen baduzu….

TTiKLiK!ELKARGUNEAn laguntza talde bat jarri behar dugu martxan.

Informazio gehiago: HEMEN

Kontakturako informazioa: info@ttiklik.com

Haurrarekin “ohea partekatzea” BAI ala EZ?

2013/05/16 | 2 iruzkin

 

ohe partekatzea-colechoOhe-partekatzearen inguruko aurreiritziak dituzu? Aurreiritziak ebidentzia gutxiko iritziak dira eta eratzen dira, gure ustez, ondorio kaltegarriak direnak ekiditeko. Aurreiritzi hauek kulturalki eraginak daude. Beste hainbat kultura nahiz lurraldetan ohiko praktika bat da; esaterako, Indian (% 93), Japonian (% 59) edo Korean (% 45). Herrialde/kultura hauetan ez daude ohe-partekatzeari buruz gurean existitzen diren aurreiritziak. Tamalez, kulturaren baitan baino, ohe-partekatzearen praktika diru-sarreren baitan egon ohi da. Ikerlan batetan ondorioztatu zen urtean 15.000 euro azpiko diru-sarrerak zituzten familiek ohe-partekatzea maizago praktikatzen zutela diru-sarrera handiagoko familiekin alderatuta. Demostratuta dago garapen ekonomikoa indibidualismoarekin erlazionatuta dagoela eta ezin ahaztu, nahiz eta aldatzen saiatzen garen, sistema kapitalista batean bizitzea erabaki dugula (errudun sentitzen bagara behartu gaituztela pentsa dezakegu), non lanaren balioa zaintzaren balioaren gainetik jarri dugun. Read more

Tonuccirekin mingaina dantzan eta buruan zalantzak

2013/05/14 | Iruzkinik ez

 

frato_02

Pasa den asteburuan Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilaria izan genuen Euskal Herrian “Herri hezitzailea, eskola herritarra” izenburupean ospatutako jardunaldietan. Berarekin mahai baten inguruan kafe bat hartzeko aukera izan nuen eta egun Lakuntzan aurrera eramanen dugun prozesu parte – hartzailea bati buruz hitz egin genuen. Prozesu honen helburua haurrei hitza eman eta eurentzako izanen den aisialdi eremu bat, jolas parke ez egituratu bat, diseinatu eta eraikitzea da. Honen aurrera eman zigun lehen gomendioa haurren emozioetatik abiatzea izan zen.   Read more

Oparipuina: June Tximeleta

2013/05/13 | 6 iruzkin

 

4-tximeleta

Marisa

Inoiz, galdetuko zenion zure buruari, ea tximeletak nondik nora gureganatu zaizkigun. Galdetu bai, baina agian ez duzu erantzun zehatz eta garbirik aurkitu. Nik, ordea, badut erantzuna eta, horren berri izan dezazuen, tximeleta atsegin eta politaren istorioa kontatuko dizuet: Read more

TTiKLiK! ELKARGUNEA: udalekuak

2013/05/10 | 2 iruzkin

 

Zure alaba edo semearentzako udaleku desberdin batzuk nahi dituzu?

Beran emozioak landu, komunikazio ez-bortitza erabiliz goxatu eta yoga ikasteko aukera izango dutena?

Jangela zerbitzuarekin batera, gurasoek umeekin bazkaltzeko aukera izango duten toki baten bila zabiltz?

Hau da orduan zure aukera:

TTiKLiK!ELKARGUNEAko udalekuak:

Ekaineko azkeneko astea eta uztaila.

3 aste edo 5 asteko moduluak.

12-15 ume.

2006-2009 adin tartea.

9:00tatik 12:30etara edo 14:30etara, bazkariarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.ttiklik.com/ttiklik-elkargunea-udalekuak/

ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn

2013/05/10 | Iruzkinik ez

 

Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrakhitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen.ZZ1

Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:

Read more

keep looking »