HazieraHezkuntza

Eskola Oporrak

aita_semea 

Gurasoentzako arazo HANDI hori!

Zer egin gure umeekin?

Ez dugu “mundu hau ez dago umeak izateko egina” arloa ikutuko, gai haundia izanda ere. Gure haurrek deskantsu egunak izan ordez, estresaz betetako egunak izaten dira eskola oporraldi hauek.

Guraso askori entzundako komentario batean zentratu nahiko nuke: GASTU HANDI BAT. 

Ez dakigu gure haurrekin zer egin egun hauetan eta edozein lekura edo aktibitatera joanda ere diru asko balio du

Umeek denbora osoan zerbait egiten egon beharko balute bezala!

Haurrek lasaitasuna nahi eta behar dute, beraiek nahi duten moduan gauzak nahasteko; eta gurasoen laguntzaz bada, askoz hobe!

Gurasoekin egoteak ez du etxean telebista ikusten, zentru komertzial batean edo Petra izebaren etxean txintxo-txintxo egon behar direla esan nahi.

dantza

Gurasoekin egoteak, gauzak elkarrekin egitea esan nahi du. Jolastu, sukaldean janaria prestatu, abestu, margotu…takoiak eta korbatak uztea alegia. Ordularia kendu. Alfonbra eta mozorroak atera. Mugikorra itzaldu eta lurrean etzanda egon. Umeek, gure seme-alabek, oraindik haur diren gurasoekin jolastu eta egon nahi dute. Ordutegi eta etxeko lanik gabe …

Ume bat baduzu, edo dozena erdi, bizitza honetan ONDO PASATZEA zer den gogoratuko dizun irakasle bat daukazu.

Ez al gaude ba hemen horretarako?

 

Irakurri dokumentu originala ERDERAZ: Las Vacaciones Escolares

 

[:]

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button