AzkenburukoakErrezetak

Algarrobazko arraultzesnea urrekin

 

 

OSAGAIAK:

  •   1 litro ESNE
  •   100 gr AZUKRE INTEGRALA
  •   20 gr ARTO IRINA (Maizena modukoa)
  •   6 gr AGAR AGAR KRISPETAK (COPOS)
  •   2 kutxarakada ALGARROBA IRINA
  •   1 kutxara KAKAO GARRATZA (AMARGO) 
  • *1 kutxara GARAGAR MALTA
  • *1 kutxara TXIKITUTAKO URRAK
  •   6 gaileta(MARIA motakoak)

NOLA EGIN:

Esnea berotzen hasi eta aparteko ontzi batean beste osagai guztiak nahastu

Irakiten hastean, nahastu dugun guztia gehitu eta hagatxo batekin etengabe nahastu, 3-4 minutuz.

Banakako ontzietan banatu eta gainean gaileta bana jarri. Hozten utzi.

On egin!!!

 


Arraultzesne naturalak dira hauek.

Agar agara erabiltzen da, gelatina natural bezala, algarroba irinak, kakaoaren ordezkoa izateaz aparte, baditu propietate gelatinizanteak.

Ahal den guztietan produktu ekologiko/naturalak erabili.

* duten osagaiak hautazkoak dira:

  • Urrek kaltzioa, fosforoa, potasioa, … daukate
  • Garagar malta jarabe sendo eta gozo bat da; energia emango digu, B taldeko bitaminak, mineralak eta karbohidratoak dauzka. Azukrearen kantitatea gutxitzeko erabili daiteke.

 





Iturria: http://harinasymaspan.blogspot.com/2010/11/natillas-de-algarroba-con-avellanas.html

Related Articles

One Comment

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button