ElikaduraEzinbestekoak

Zure despentsan ezinbesteko elikagaiak

 

Itsasoko gatza: Findu gabea, bere mineral guztiekin eta gehigarririk gabe.
Informazio gehiago:  ‘Gutxietsitako gatza’.

Oliba olioa: Benetako birjina estra, lehenengo presioa hotzean (30º).
  Informazio gehiago: ‘Aceite de Oliva: Oro Líquido’.

Gomasioa (sesamo xigortua+itsasoko gatz birrindua): Kaltzio eta beste mineral batzuen iturri ezin hobea.

Zartagin batean 12 kutxaradatxo sesamo hazi gordin xigortuko ditugu, oliorik gabe. Gauza bera egingo dugu itsasoko gatzarekin (kutxaradatxo bat). Ehogailu edo suribachi (almerize japoniarra) batean ehotu; 12 sesamo/1 gatza.

Sesamo haziek %35 proteina daukate eta behi esneak duen kaltzioaren bikoitza. Bere %50a E bitaminan eta fosforoan aberatsa den olio bat da eta gibelak bezainbeste burdin dauka.

Propietate alkalinizagarriak, buruko minetan egokia, urdaileko azidotasunean eta nerbio sistema indartzen du.

Rapadura azukrea: Benetakoa, findu gabea, bere elikagai guztiak emanez, gure gorputzetik kaltzioa lapurtu gabe. Gehigarririk gabe. Bere zapore guztiarekin. Beste aukera sano bat, benetako arroz melaza litzateke.

Informazio gehiago:  ‘Azúcar: La Dulce Amargura’.

Panes auténticos.

Benetako ogiak.

Zereal integralak: Beraien bitamina guztiekin.  pan integral de levadura madre casero bezala, findu gabea, kimikorik, gehigarririk gabe. Bere potentzial nutritibo guztiarekin.
Informazio gehiago: ‘El pan nuestro de cada día’ eta ‘Arroz Sistema Atroz’.

Itsasoko algak: Oligoelementu guztien ekarpen ezin hobea. Hiziki algek, basokada bat esnek baino 14 aldiz kaltzio gehiago daukate.
  Informazio gehiago: ‘Verduras Marinas Medicinales: Las Algas’.

Kuzua: Elikagai sendagarria (medizinala). Hesteen berritzean laguntzen du eta oso ona da mukien aurka.
  Informazio gehiago: ‘Regeneración Intestinal con Kuzu’.

Misoa: Hartzitutako soja pasta. Beste elikagai sendagarri bat. Pasteurizatu gabekoak, benetakoak bilatu.
  Informazio gehiago: ‘Miso: Alimento Medicinal III’.

Tamaria: Benetako soja saltsa. GMS, gehigarri eta gari gabea. Bere nutrizio onura guztiak emanez. Hasieran, misoa egiteko likidoa zen. Proteinen hidrolisiaren ondorioz sortzen da, bertan azido glutamikoa askatzen da, soja, ura eta itsasoko gatzaren 3 urteko hartziduraren ondorioz lortua.

Umeboshi harana: Elikagai sendagarrien erregea. Beste propietate batzuez aparte, gure odola alkalinizatzen du.
  Informazio gehiago: ‘Alimento Medicinal: La Umeboshi’.

Baserriko arrautzak edo arrautza ekologikoak: Libre bizi diren oiloek errundakoak. Modu naturalean elikatuak.
  Informazio gehiago: ‘Huevos de Oro’.

Garaian garaiko fruta eta berdurak: Ekologikoak edo zure baratzean ereindakoak. Pestizida, fungizidarik gabe. Mantenugai guztiak emanez. Bizia emanez.
  Informazio gehiago:‘La Cara Oculta de las Frutas y las Verduras’.

Baserriko hegazti eta benetako haragiak: Benetako kalitatezko animali proteina. Hormonarik gabe hazitakoak. Beraien gantzak asegabeak izan daitezen eta beraien proteina digeritzen erraza izatea lortzeko pentsurik gabe (berez, gantz aseak dira).
  Informazio gehiago: ‘La Mala Fama de la Carne’.

Mijo con verduras y algas, cocinado por Rocío, seguidora de la MacrobiotiVa. Y decía que no sabía cocinar...

Artatxikia berdura eta algekin, Rociok egina, MacrobiotiVa-ren jarraitzaile bat. Eta sukaldean ez zekiela zioen…

Hauek dira zure sukaldean dagoeneko ‘ezarrita’ egon beharko liratekeen elikagai batzuk. Industrialak baztertuta. Aldaketa txiki hauek eginda, ziur egon gure Osasunean aldaketa nabaria izango dela denbora gutxian.
Lagungarri izango delakoan.
Osasuna eta elikagai onak.
Yo Isasi

Iturria: www.nutricionencasa.com

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button