Home / Elikadura / Gutxietsitako gatza

Gutxietsitako gatza

 

Garrantzi handia daukan kontu bat da, gure jatordu guztietan erabiltzen baita eta beste hainbeste produktu askotan ezkutuan agertzen da. Itsasoko ura lurrunduz edo lurreko mehatzeetatik lortzen da. Bere oinarrizko elementua sodioa da eta gure nerbio sistemak ezin du bera gabe bizi. Luze irauten duen izerdi prozesuak, botaka egiteak, beherakoak edo diuretikoen erabilpen ohikoek sodio erreserbak agortzea ekar dezake: muskulu karranpak (kalanbreak), nekea, buruko minak, …Kloruroa ere, oso garrantzitsua dena, gatzaren parte da. Kloroa, urdaileko azido klorhidrikoaren osagaia da eta horregatik, medikuntza ayurbedikoan, digestio-laguntzaile kontsideratzen da.

Gatz apur bat gure bizirako behar-beharrezkoa da, digestioa estimulatzen du, eta aktibatu eta indartzen gaitu; baino gehiegi izateak arazoak ekar ditzake: dike moduan jarduten da koipeak eutsiz, eta honela lodituz. Hau da, gure gorputzak grasak odol hodietatik kanporatzeko ahalmena kentzen du, giltzurrun arazoak sortuz, likido-erretentzioa, hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak, migrainak, …

Honetaz aparte, gatza nondik etorri eta nola atera den jakitea oso garrantzitsua da. Lurreko gatz komertziala, dendetan saltzen dutena, sodio kantitate altukoa da eta ez du mineralik; gainera gehigarriez beteta dago: ioduro potasikoa, dextrosa (azukrea, ioduroa oxidatu ez dadin), sodio bikarbonatoa (gatza arroxa ez jartzeko) eta aluminato silikosodikoa, kaltzio karbonatoa, sodio ferrozianuroa, amonicoferriko berdea,  sosa prusiato horia edo magnesio karbonatoa.

Prozesu industrial guzti hau, gatzak ura xurgatzeko joera duelako egiten da (kloruro magnesikoa duelako. Bere biltegiratzea eta ondorengo salmenta oztopatzen du honek, horregatik, gatza ‘garbitu’ egiten da, produktu artifizial eta ez osoa bihurtuz. Azukre zuria bezala. Finketa prozesu honen ondorioz, magnesioa desagertzen da. Magnesioak sodio-potasio oreka normaltzen du eta giltzurrunetatik gehiegizko sodioa kanporatzen laguntzen du.

Atlantikoko gatza. Kalitate-prezio onargarria.

Gatz finduak eta gema gatzak (mendiko gatza), kloruro sodikoa bakarrik daukate. Gatz iodatua, iodoa daukan gema gatza da. Gatz hoberena, findu gabeko itsasoko gatza da; kloruro sodikoa izateaz gain, ia oligoelementu guztiak dauzka (magnesioa, kaltzioa, potasioa, zinka, budina, …).

Gatzan aberatsak diren elikagai prozesatuak dauzkan dieta batek, ketuak, olibak, latako elikagaiak (atuna, sardinak …), ogia, gailetak, cornflakes zerealak, gaztak, ketchup-a, hirugihar, solomo-hestebetea, haragi prozesatuak, sobreko zopak, salda kubotxoak, pikatzeko gazituak, fruitu lehor poltsak, palomitak… 15 gramorainoko sodio maila izan dezake, gehienez 1 edo 2 gr kontsumitu behar ditugunean (findu gabeko gatza). Zeluletan gehiegizko sodioa izateak, potasio beharrak handitzen ditu eta kaltzio eta magnesioa xurgatzea oztopatzen du. Ikusten dugunez, gatza ez da soilik kazuelara botatzen. Eta ez ditzagun ogiak, opilak eta pastelak ahaztu; bertan kontserbatzaileak sodio konposatuak dira. Gaur egun, ez da beharrezkoa produktuak daramaten gatz kopurua zehaztea.

Zure medikuak tentsio altua duzula esaten badizu, hobe duzu aurrena aipatu ditugun elikagai prozesatuak uztea, horiek baitira benetako kaltea egiten dutenak; umetan haztea zailtzen dute eta zahartzaroa azkartu. Zientifikoki frogatuta dago, gatz gutxiko dietek ez dutela arteria-tentsioa jaisten, eta gainera odoleko kolesterol maila igo dezakete.

Etxeko gomasioa. Alternatiba ona eta oso goxoa.

Argi dugu oso fama txarra daukala, baina kontutan izan behar da gatzaren kantitate minimo bat beharrezkoa dela gure giltzurrunak aktibatzeko. Modu on bat, itsasoko gatzaren aletxo batzuk hartzea litzateke; gomasio apur bat (xigortutako sesamoa, itsasoko gatzaren kantitate minimo batekin). Sesamoak urdaila eralkitzen (iragazten) du eta gatza polikiago xurgatzea lortu; Tamari tanto batzuk (kalitatezko soja saltsa, azukre edo garirik gabe), …

Zapore gaziak digestioa estimulatzen du eta elikagaien zaporea goratu; gehiegi botatzen badiogu, elikagai guztiek zapore berdina izango dute. Gehiegi hartzen badugu, gure gorputzak gehiago eskatuko digu, eta gainera gozoa jateko gogo geldiezinak izango ditugu. Ez badugu hartzen, gure elikagaiak oso gezak bihurtuko dira eta ez dugu elikagaiekin gozatuko; elikadura bigarren mailan geratuko da, tentsio altua dutenei edo adinean aurrera daudenei askotan gertatzen zaien bezala.

Zure bizitzari gatza eman neurriz, eta beti diodan bezala, ondo irakurri etiketak, produktu askok badutelako jadanik gatza gehituta (findua gainera).

Uda partean gure entsaladak bustitzeko aukera desberdinak dauzkagu (maionesa eta gantz askoko saltsak aparte utziz): arroz ozpin integrala edo umeboshi (haran japoniarra) ozpina; gure hezurretatik kaltzioa lapurtzen duten ozpin komertzialekin zerikusirik ez dutenak; azeto baltsamiko ekologikoa, baino kontuz, askok karamelua edo E-150 daramate; gomasioa, kantitate gutxitan zapore oso goxoa ematen die gure arroz, arrai, etab-ei…; kalitatezko soja saltsa tantan batzuk (tamaria: soja + gatza; shoyua: soja + gatza + garia). Pertsonalki, tamaria gomendatzen dut.

Dena oreka kontu bat da, puntu hori topatu behar dugu, baino pasatu gabe, eta hau, pertsonalki badakigu non dagoen, nabaritzen dugu. Horregatik, zure oreka bilatu behar duzu, bai gatza eta bai beste elikagaiekin ere. Ez pasatu, eta bizitzak ematen dizun mokadutxo bakoitzarekin gozatu.

‘Moda’ko gatzak

- Maldon Itsasoko Gatza: Ingalaterrako hego kostako gatza. Ezkata moduan datorkigun gatza. Ur gatzitua azaleko lurrunketa erabiliz edo gatz pikordunak mekanikoki xaflatuz lortzen da. Elikagaiei azkeneko momentuan botaz, egitura karraskatua eta zapore asko lortuko dugu.

- Gatz lorea: Fin eta delikatuena. Frantziako erdi-mendebaldeko itsasoko gatzezko meategietatik lortua. Ezkata delikatuak osatzen dute eta alga eta beste material batzuen zantzuak dituela esaten dute. Hauek lurrin berezia ematen diote. Lortzeak eskatzen duen esfortzuagatik, leur de sel-a nahiko garestia da eta azken orduko gehigarri bezala erabiltzen da, ez kozinatzeko.

 

Indiako findu gabeko gatzak. Ezin hobeak.

Iturria: http://www.nutricionencasa.com/2009/12/20/la-mar-salada/

About TTiKLiK!

2 comments

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


− eight = 1

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>