Erremedio naturalak

Defentsak igotzeko erremedioak

 

Sistema immunologikoa, immunologia-sistema ere deitua, organo multzo konplexu batez osatuta dago. Hauek gure gorputza kanpoko sustantzia ezezagunetatik babesten dute, kaltegarriak direnak deuseztatuz.

Sistema immunologikoa parasito eta kanpoko edo barruko infekzio-agenteek sor ditzaketen gaixotasunetatik babesten gaitu (onddo, birus, bakteria edo parasitoak).

Ez gaixotzeko modurik onena, gure immunitate-sistema indartuta izatea da.

Defentsak indartzeko elikagaiak

Ondoren aipatzen diren bitaminetan aberatsa den elikadurak, defentsak indartu eta infekzioak agertzea ekiditen du:

B taldeko bitaminak : osoko zerealak (garia, oloa, garagarra…), fruitu lehorrak (urrak, intxaurrak, almendrak), barazkiak (aza, azalorea, espinakak, errefau, letxuga, endibia), garagardo legamia, …

A bitamina : Gaueko ikusmenerako beharrezkoa. Bere gabeziak itsutasuna sor dezake. Karoteno eta, batez ere, betakarotenoetatik lor daiteke; hau laranja,gorrixka edo hori koloreko barazki askotan dago: azenario, espinaka, berro, borraja, kalabaza, tomate, esparrago eta txikoria-belarretan batez ere.

C bitamina : A eta E bitamina xurgatzeko beharrezkoa. Bere gabeziak kapilarretan ahultasuna eragiten du. Antioxidatzailea da. Burdina, kaltzioa eta beste aminoazido batzuen xurgatzerako oso garrantzitsua. Piperretan, zitrikoetan (laranja, limoi, pomeloa,…)…

Defentsak indartzeko landare erremedioak

 Elikaduraz aparte, sendabelarrak dauzkan fitoterapia erabiliz, gure defentsak indartu ditzakegu (katarro, faringitis, bronkitis,.. eta urteko sasoiko beste gaixotasun kutsakor batzuen aurka). Hauek dira sendabelar garrantzitsuenak:

– “Uña de gato“:( Uncaria tomentosa) Defentsak indartzeko. Isopteropodina alkaloidea, oxindole alkaloidea ( isomitrafilina, mitrafilina, allepteropodina) eta azido klorogenikoa. Alkaloide hauek globulu zuriek odoleko mikroorganismo eta kanpoko sustantziak deusezteko daukaten kapazitatea suspertzen dute.

Shiitakea: (Lentinus edodes) Bere lentinina edukiak propietate antibiral eta antitumoralak ematen dizkio. Leukozitoen produkzioa suspertu eta era berean zelulen berritzea bizkortzen du, immunologia-sistema indartuz. Tumoreen hazkuntza eta gernu- eta arnasa-aparatuko infekzioak ekiditeko balio du.

Perretxiko honen erabilera garrantzitsuena, minbizi tratamenduetan laguntzekoa da. Japoniako minbizia daukaten gaixoek maitake, shiitake eta reishi konbinazio bat erabiltzen dute defentsak indartzeko. Modu honetan, kimioterapia tratamenduetan kimikoen dosiak jaitsi eta era berean beraien zelulak hauengandik babesten dituzte. Kimioterapiaren ondorio negatibo batzuk, botaka, goragale edo neke fisikoa murrizten dira nahasketa hau hartuta.

Maitakea: ( Grifola frondosa) Perretxiko honen erabilera garrantzitsuena, minbizi tratamenduetan laguntzekoa da. Japoniako minbizia daukaten gaixoek maitake, shiitake eta reishi konbinazio bat erabiltzen dute defentsak indartzeko. Modu honetan, kimioterapia tratamenduetan kimikoen dosiak jaitsi eta era berean beraien zelulak hauengandik babesten dituzte. Kimioterapiaren ondorio negatibo batzuk, botaka, goragale edo neke fisikoa murrizten dira nahasketa hau hartuta.

Etxinazea: ( Echinacea angustifolia L., Echinacea purpurea Moench, Echinacea pallida) . Bakterio, onddo eta birusen aurkako propietate antimikrobianoak dauzka; antibiotiko kimikoen ordezko espeziala. Immunitate sistema suspertzeko ahalmena dauka, globulu zuriak sortuz.

Erregaliza ( Glycyrrhyza glabra L.) Landare honek, kanpoko erabileran, mikroorganismoen hazkundea inhibitzeko gaitasuna dauka, birusak, bakterioak edo onddoak.

Gentziana: ( Gentiana Sp.) Globulo zurien ekoizpena suspertzeko eta defentsak igotzeko daukan gaitasunagatik, arnas-aparatuko gaixotasun asko ekiditeko erabiltzen da: katarro, gripe, angina, sinusitisa, faringitisa, bronkitisa… Alergia sintomak baretzeko ere balio du.

Astragalo Txinatarra( Astragalus membranaceus) Defentsak igo eta kaltetutako zelulak berritzen ditu; infekzio prozesuen ondoren gogo-aldarte baxua eta gorputzeko ahultasuna daukaten pertsonetan oso erabilia. Immunitate-sistema ahulduta daukaten pertsonetan erabiltzeko egokia. Estresa, antsietatea, udaberriko astenia edo anemia kasuetarako ere erabilgarria.

Espirulina: ( Spirulina ssp.) Alga honek immunitatea estimulatzeko daukan kapazitatea aztertu dute hainbat ikerketek; hau honela izanik, defentsak baxu daudenean sortutako hainbat gaixotasunen aurka oso ona dela esan dezakegu. IHESa, minbizi mota batzuk, … tratatzeko egokia izan liteke.

 – Whitania /Ashwagandha/ Oroval/ ginseng indioa: ( Whitania somnifera) Landare honen prestaketak nekea, estresa eta animo baxua tratatzeko balio dute eta defentsak igotzeko baita ere (defentsa gutxiko pertsonetan, zahartzaroan, anemia detenetan, gaixo kronikoak, …)
Antigenoen aurrean gorputzaren erreakzioak gutxitzen ditu. Lupus eta artritis erreumatoidea bezalako gaixotasun auto-immuneetan erabilia.

Mihura (Viscum album): Zelulen ADNetan eragindako kalteak konpontzeko odo egokiak dira mihuraren prestaketak. Minbizia duten pertsonetan operatu aurretik edo operatu ondoren, tumoreak ateratzea ekiditeko erabiltzen da. Con ello, no solamente se consigue disminuir el posible crecimiento de nuevas células cancerosas, sino que estos extractos, al estimular las defensas, son capaces de prevenir posibles infecciones.
 
Defentsak handitzeko olio esentzialak
Te arbolako olio esentziala, sistema immunologiakoa indartzeko egokia da (melaleuca alternifolia).

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button