OsasunaUncategorized @eu

Erditzeko prestakuntza (ospitalean)

 

Erditzea nola prestatu eta ospitalera zer eraman.

Haurdunaldi normala 37 astetik 42 astera bitarte irauten duena da, azken hilekoaren datatik kontatzen hasita.

Erditzea era naturalean hasten bada, ondorengo sintomak agertzen dira:

  • Baginatik mukosazko tapoia kanporatzen da.
  • Uteroaren uzkurdurak hasten dira.
  • Ur-poltsa hausten da.

Behin sintoma hauek agertzen direnean, oraindik orduak geratzen dira jaiotzarako, baina ospitalera joatea komeni da:

  • Uzkurdurak 10 minuturo gertatzen direnean.
  • Ur-poltsa hautsi denean.
  • Baginatik odol galtzeak gertatzen badira.


Jaiotzeko prestaketak 

Horregatik, haurdunaldiko zortzigarren hilabetetik aurrera, klinikarako behar den guztia prestatuta izatea komeni da. Hara joan aurretik, ezinbestekoak diren hainbat tresna prestatuko ditugu.

  • Amarentzako:
  • 3-4 kamisoi. Amak haurtxoari bularra eman behar dionean botoiak aurretik askatzeko aukera izatea.
  • 2-3 hedozkitze bularretakoak.
  • Erabili eta botatzeko zelulosazko hainbat kulero, lehenengo egunetan odol galtzeak izaten baitira.
  • Bata eta zapatilak.
  • Garbiketarako nezeserra.
  • Jaio berriarentzako:
  • Manga luzeko bi bodyak.
  • Pijama pare bat.
  • Jantzia, susperraldia bukatzen denerako.
  • Mantatxoa.
  • Orrazea eta zepiloa.
  • Xaboia, kolonia eta esne hidratatzailea.

Gauza guzti hauek orientagarriak dira eta kontuan izan behar dugu ospitalean bertan egoteko arropa ematen digutela, bai amari nahiz umetxoari.


Erditzeko prestakuntza, 1

Erditzeko prestakuntza ez da informazioa transmititzea bakarrik, horren bidez honakoa ere lortu nahi izaten da:

  • Motibazioa, ohiturak eta portaera positiboak sortzea, haurdunaldi, erditze eta erditze ondoko esperientzia aberasgarria eta egokia izateko ahalegina egiten da.
  • Emakumeari ohitura osasungarriei buruzko informazioa ematea.
  • Bikoteari haurdunaldian, erditzerakoan eta erditze ondoko momentuetan jarrera arduratsua izateko ezagutzak ematea.
  • Haurrarentzat eta amarentzat erditze on bat lortzea.
  • Hasieratik guraso eta seme-alaben arteko afektibitate-loturak piztea.
  • Amaren eta semearen edo alabaren premietara egokituko den edoskitzea aukeratzeko, horretan hasteko eta aurrera jarraitzeko aukerak ematea, edoskitze naturala gomendatuz. 


Erditzeko prestakuntza, 2

  • Erditu aurreko gimnasian, beti medikuaren kontrolpean, zirkulazio, perineo, pelbis eta abdomeneko ariketak egiten dira, haurdunaldian izango dituen aldaketetara emakumea hobeto egokitzeko eta erditzean gehiago laguntzeko.
  • Arnasa hartzeko teknikak oso garrantzitsuak dira, fetua eta emakumearen bolumena handitzeagatik normalean baino oxigeno gehiago behar izaten baita. Gainera, kontuan izan behar da haurdunaldian giharrek lan handia egin behar dutela; horregatik, aireztatze onak kontrakzioak egiten duen mina kontrolatzen eta fetua oxigenatzen lagunduko du, amarengan segurtasun, erlaxazio eta lasaitasun sentsazioa sortuz.
  • Oso ohikoa da haurdun dagoen emakumeak, lehenengo haurdunaldian batez ere, ezezagun baten aurrean tentsioa eta beldurra sentitzea. Horregatik komeni izaten da erlaxazio teknikak praktikatzea. Gainera, erditzean teknika horien bidez autokontrola gehitu egiten da eta mina arindu.

 

Iturria: guraso.com/Hiru.com

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button