AutonomiaElikaduraHazieraHezkuntzaOtorduak

Ze adinera arte eman behar diot NIK janaria?

https://www.ttiklik.com/wp-includes/js/tinymce/plugins/wordpress/img/trans.gif

https://www.ttiklik.com/wp-includes/js/tinymce/plugins/wordpress/img/trans.gifPresa dela medio edo gehiago jan dezaten autonomia saiakera hauek baztertzen baditugu, gure seme edo alabak gai honetan daukan interesa zapuztea da gerta daitekeena eta urte eta hilabete batzuk dituenean ez du batere interesik izango bakarrik jatean; hain erraza da janaria ahora beste norbaitek sartzea…

Gure haurra bakarrik jatera ohitzen ez badugu, ez da ezer txarrik pasako, beti ere hori urteetan zehar egiten jarraitzea eta kexatu gabe egitea onartzen badugu. Egin ezin duguna zera da: bakarrik jatea eskatzen duenean ez utzi, eta gero ohitu denean berarekin haserretzea.

Era guztietara “jaten ematea” ez da izan behar “jatera behartzea”. Berak bakarrik jan edo zuk ematen badiozu, haurrak “ez dut gehiago nahi” esatean (edo keinua egitean) platera kenduko zaio.

Askotan, ondo jaten zuen umea (batzuetan heldua), jaten emateko eskatzen hasten da. Gaixo egon daiteke, jeloskor, edo agian ilusioa egingo dio jaten emateak. Minik egingo ez dion mimotxo bat egitea da. Maitasun keinu bat bezala onar ezazu; ez utzi inbidia duen jendeari “haurrak ilea hartzen dizu” edo “atzeraka egiten ari da” esaten. Erabat arrunta den jokaera bat da,  John Bowlby haur-psikiatra jakintsuak esan zuen moduan: hau hegaztien munduan ere pasatzen da. Txonta gazteek, beraiek bakarrik elikatzeko gaitasuna dutenean ere, haurtxoek bezala, gurasoak ikustean elikagaia eskatzen diete.

 

Carlos González
MI NIÑO NO ME COME
Consejos para prevenir y resolver el problema
algunas dudas frecuentes
Editado por TEMAS DE HOY

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button