Home / Elikadura / Defentsak indartuz

Defentsak indartuz

 

 

defentsak

Gorputzeko defentsak indartzea behar beharrezkoa da

Udazkenean sartzearekin batera, klima aldaketa, ikastolara itzultzea, estres maila igotzea..eta beste hainbat egoerei aurre egiteko, behar beharrezkoa dugu gure ttikien defentsak indartzea. Elikadura osasuntsu eta natural bat emateaz gain, naturak eskaitzen dizkizun hainbat produktu ditugu; hona hemen horietako batzuk.

Hau informazioa besterik ez dela kontutan izan; edozein zalantza izanez gero konfidantzazko profesional batengana jotzea gomedatzen dizuegu.

Animo eta gora defentsa horiek!!!

Echinacea

Immunitate-sistema babesteko aurkitu dezakegun landare hoberena dudarik gabe. 

3 urtetik aurrera ematea gomedatzen da, gutxienez 15 egunetan, baino hilabete t’erdiz eman dakioke jarraian. 

Kontutan izan beharrekoa: asma edo atopia daukaten haurretan azaleko alergia eragin dezake.

Alkohola duten estraktuak ez dira gomedagarriak, hobe da glizerinadunak izatea.

Inmunitate-sistema indatzeko egunero uretan disolbatuta 5-7 tanto hartzea gomendatzen da (haurraren adinaren arabera).

 

Propoleoa(Propolis)

Propolia edo propoleoa erleek erabiltzen duten gaitzen kontrako botika eta antiseptioa da.

PREBENTZIO MODUAN: Udazkenean hasi eta udaberrira bitartean goizero 5-7 tanta eman (adinaren arabera, ur epeletan disolbatuta). Ez da gomendagarria 2 urte baino gutxiago duten haurrei propoleoa ematea.

Batezbesteko dosia:  2mg gorputzeko pisuko Kilogramoko, beti ere uretan disolbatuta. Tratamendu hau jarraitzea gomendatzen da:  

  • 1.go eguna: 2 tanto/egunean
  • 2.eguna: 4 tanto, 2 aldiz egunean
  • 3.etik aurrera: 5 tanto, 2-3 aldiz egunean

Propoleoak antibiotiko moduan jokatzen du honako kasuetan:

  • Staphilococcus aureus
  • Staphilococcus epidermidis
  • Escherichia coli
  • Pseudomona aeruginosa

Haurrek inolaz ere ez dute pasatu behar 10-15 tanto/eguneko dosia (uretan disolbatuta).

Haurra sustantzia honi edo erle-jatorria daukan edozein sustantziari alergikoa bada, ezingo zaio eman. Propoleoa eztiarekin nahastuta edo jarabe moduan badago, kontuz ibili haur diabetikoekin.

Erregina-jele (Jalea Real)

3 urtetik aurrera.

Heldu batentzako, eguneko dosia gramu erdikoa da, inolaz ere ez da pasatu behar 1000mg/egunetik. 5-6 asteko tratamenduak egin eta 30 egun deskantsatzea komeni da. Haurrek helduen dosiaren %30 edo %50a hartu behar dute.

Kontzentratu nutritibo eta energetikoa, 16 bitamina(B1, B2, B3 y B6, biotina, E bitamina…), 18 aminoazido, sustantzi antibiotikoak eta mineralak dauzka (potasio, fosforoa, silizioa,…) 

Kontutan izan beharrekoa:

Ez da komeni tratamendu luzeak egitea, ez eta kantitate gehiegi hartzea. Alergikoek kontuz ibili beharko dute. Ez da gomendatzen Addison  gaixotasuna daukaten umeetan.

 

Beste sustantzia interesgarri batzuk:

  • Polena
  • Mineral eta bitaminak
  • Probiotikoak

 

About TTiKLiK!

2 comments

  1. Oso ona!! eskerrik asko.
    Nik asma daukat eta orain dela gutxi jalea real hartu nuenean kriston reakzioa egin zidan, ito egiten nintzen, pena post hau aurretik ez irakurtzea…

  2. Guk Marikalanbreri eman diogu eta egia da ASMA brote bat izan duela….

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


− 5 = two

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>