eu | es
Home / TTiKLiK! / Zoriontasun osoa

Zoriontasun osoa

 

Duela 14 urte, gaurko egunez, azkeneko aldiz, benetako zoriontasun osoa zer zen sentitu nuen.

14 urte hauetan gauza on asko pasatu zaizkit, 2 alaba zoragarri izan ditugu eta ezin dut ezezkorik esan, beraien jaiotzak zoriontasun pila ekarri zidaten, baina nere buruari enion utzi zoriontasun gorenera iristen; ezin nuen.

Duela 14 urte, gaurko egunez, munduko zoriontsuena sentitu nintzen, nire familiarekin ezkontza batean, denok elkarrekin dantzan, aitak estu-estu eusten zidan; dena zen barrea, dena zoriontasuna.

Bueltako bidaia ere abestuz egin genuen, 6 gindoazen kotxean, amona ere gurekin zetorren eta (gaur egun multa ederra izango genuen…).

Duela 14 urte, gaurko egunez, nork esan behar zidan ezingo niola nere buruari berriro horrelako zoriontasuna izaten utzi…

Duela 14 urte, gaurko egunez, erabateko zoriontasuna sentitu ondoren, 3 egun pasa eta gurasoak auto-istripuz joan zitzaizkigun. Eta orain, ama naizela, konturatzen naiz zenbat sentimendu joan ziren egun horretan. Zenbateko esfortzua, indarra, pazientzia, izan zuten gure gurasoek. Zenbat sufritu zuten gurekin eta zein ondo lortu zuten gu aurrera ateratzea.

Orain ama naizela, beraiek egindako lanarekin jarraitu nahi dut. Bizitzako lehen 21 urtetan zehar ikasi nuen guztia daukat nire bi alabatxoei emateko. Eta ez da gutxi!

Egun batean Maritxinpartak galdetu zidan: ‘Amatxo, zuk noiz ikasi zendun ama izaten?

Egun horretan zer erantzun ez nekiela geratu nintzen eta gaur erantzuna zein den jakin dut:

- Maritxinparta….AMA izaten ikastea egunero-egunero egin behar den lana da…baina nik izugarrizko zortea daukat, hortan irakasle ezinhobeak izan ditut eta…

 

AMA, AITA, AMATXO, AITATXO, orain AMONA eta AITONA, faltan botatzen zaituztegu, ez dakizue nola…

MAITTE ZAITTUZTEGU!!!

About TTiKLiK!

3 comments

  1. Askok dugu gogoan ilunabar latz hura… Eta ondorengoetan, zenbatetan amets gaizto bat besterik ez dela izan desiratu dugu… Alferrik, ordea…

    Askok ditugu gogoan beste ilunabar batzuk, beste egun batzuk, alaiak eta gozoak, jarraipena zutenak, ikasteko eta gozatzeko balio izan zutenak…

    Denok galdu genuen ilunabar hartan, baina denok gorde genuen sekula ahaztuko ez genuen zerbait… Eta zuek ikusten zaituztegunean, haiek etortzen zaizkigu gogora, haiek erein eta zaindu zuten lan bikaina…

  2. Eskerrik asko Koro,

    emozionatu egin naute zure hitzek,

    eskerrik asko, bihotzez,

    Itxaro

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


− seven = 1

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>