Home / Elikadura / Haur-elikadura on baten garrantzia

Haur-elikadura on baten garrantzia

 

Haurraren organismoa hazkuntza eta eraketa prozesu etengabean dago; arrazoi asko daude edozein nutrizio-arazoren aurrean sentikorragoa izateko. Hazkuntza prozesu honek, hainbat elikagairen beharra oso handia izatea eragiten du eta askotan betebehar hauek asetzea ez da hain erraza. 

Haurtzaroan ezartzen diren elikadura-ohiturek gerora begira eragin asko izango dute eta gainera, aldatzeko oso zailak izan daitezke. Elikadura-ohitura egokiak izanez, eta bizimodu egoki bat erakutsiz, beraien gorputza, modu positiboan, osatzen eta forma hartzen joango da. Osasun ona, errendimendu fisiko eta intelektuala lortzeko bidean jarriko ditugu.

Elikadura ona daukan haur batek elikadura nahasteak jasateko aukera gutxiago izango du. Anemia, obesitatea, gain-pisua, txantxarra eta ikasteko arazo gutxiago izango ditu. Haurtzaroan elikadura zainduz, heldua izatean jasan ditzakeen gaixotasun batzuren aurrean zaintzea lortuko dugu, hala nola, bihotzeko gaixotasunak, diabetea eta mota batzutako minbizia. 

TTiKLiK!en gai honek berebiziko garrantzia daukala pentsatzen dugu, azken finean ‘jaten duguna gara’ eta gure haurrak barrutik zaintzen ez baditugu, oinarri on bat ematen ez badiegu, ez digu kanpoko lanak askorako balioko. 

«Janaria zure sendagaia izan dadila, eta sendagaia zure elikagai»

About TTiKLiK!

One comment

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


6 + = eleven

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>