eu | es
Home / Irakurketa txokoa / Aita baten maitasuna

Aita baten maitasuna

 

Behin batean, eskola bateko zuzendariak gurasoei azaldu ei zien zein garrantzitsua zen haiek umeekin hitz egitea, jolastea, denbora ematea,…

Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik.

Eta horrexegatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran.

Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasun-lotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa.

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


six + 4 =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>