Arreta beharra

2012/10/18 | Iruzkinik ez

 

“Behin maitagarri bat agertu zitzaion bere familiakoen begietan ikusezina zirudien ume bati:

 -          Zer nahi duzu, txiki? – galdetu zion, eztiki.

-          Gela bat niretzat.

-          Zerbait gehiago?

-          Bai. Besteek egunero nire gela horretara etorri nahi izatea, ordu betez edo pare bat orduz nirekin egoteko.

-          Zerbait gehiago?

-          Bai. Hitz egiten diedanean moztu gabe entzutea, arreta osoa eskainiz, eta esaten dudan guztia sinetsiz. Eta nirekin dibertitzea, nahiz eta ezer interesgarririk ez esan

-          Zerbait gehiago?

-          Bai. Ama eta aita lanetik nekatuta datozenean, edo triste, aspertuta, kezkatuta daudenean, nire ondora etortzea, eta ez orain arte bezala ezikusiarena egitea. Eta nire anai-arrebek nirekin egoteagatik borroka egitea. Hau da, besteek dena uztea egunero nirekin tartetxo bat pasatzeagatik.

Eta tataaaan!, maitagarriak umetxo horren desira guztiak batera bete zituen umea …..telebista bihurtuta!”



Erlazionatuta - Relacionados

Iruzkinak

Erantzun bat utzi






eight + = 11