Home / TTiKLiK! / Bihar Lan Irtekian TTiKLiK! aurkeztuko dugu

Bihar Lan Irtekian TTiKLiK! aurkeztuko dugu

 

Zer da Lan Irekia?

“Herritarrentzat irekitako plataforma bat da”

Plataforma honek oinarri soziala duten eta IKTak intentsiboki erabiltzen dituzten herritar-ekimenak jasotzen ditu, beren garapena eta sustapena bultzatzeko. Hautatutako ekimenek beren jarduera-arloetan esperientzia duten profesionalen aholkularitza jaso dute, eta prozesuan parte hartu nahi duten enpresen eta erakundeen lankidetza eskatu da.

Gu lotura.com-eko Idoia Soto eta Idoia Iradik aukeratu gaituzte eta oso gustura gaude :) ESKERRIK ASKO BIKOTE!

Jasotako emaitzak ekimen-mapa batean argitaratuko dira, eta, bertan, ondorio eta informazio interesgarriak konpartitu ahalko dira. Horrela sortuko den datu-basea Creative Commons lizentziarekin, plazaratuko da, baita bere azken emaitzak ere.

Lan Irekia Jardunaldia

Herri-ekimenaren eta enpresa-berrikuntzaren arteko lankidetzarako topaketa

2012ko Urriaren 30a, 08:30-14.00. Auditorio La Comercial, Deustuko Unibertsitatea.

Lan Irekia prozesua topaketa batekin amaituko da, networking jardunaldi bat antolatu baita partaide guztientzat, herritar-ekimenik azpimarragarrienei beren proiektuak aurkezteko aukera emateko, enpresa eta erakundeetako profesionalekin eta ordezkariekin elkartzeko eta horrela konexioak egiteko eta elkarrentzat mesedegarriak izan litezkeen lankidetzak aztertzeko.

TTiKLiK!ek bihar bere proiektua aurkeztuko du Deustun. Ez dakigu bertan zerbait aterako den, baina aurrera jarraituko dugu gure lana egurero-egunero betez eta zuentzako informazio interesgarria eskuragarri jarriz. Aro berri baten hasiera besterik ez da.

ESKERRIK ASKO gure proiektuan sinistu eta jarraitzen duzuen guztiei!

TTiKLiK! Taldea

About TTiKLiK!

4 comments

  1. Zorionak egiten duzuen lanarengatik, eta zorte on bihar, zuen ekimenaren aurkezpenean.

    Besarkeda handi bat

  2. Aupa Itxaro!!

    Kontatuko diguzu zemuz eman zaizun bilera formal hoietan. Muxu bat.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


five − = 1

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>