eu | es
Home / Hezkuntza / Loa / Umeak gero eta beranduago sartzen dira ohera

Umeak gero eta beranduago sartzen dira ohera

 

Azken 25 urteetan 30 minutu atzeratu da ohera joateko ordua.

Datuok Loaren Ikerketa Institutuak —Instituto de Investigaciones del Sueño— eman ditu. Bertako zuzendari Diego García Borreguerok gaineratu du gomendioa dela haur batek hamar ordu lo egitea, eta gaur egungo umeen %60 ez dela kopuru horretara iristen.

Argazkia: jbird

Ondorioak

Atseden hartzea oso garrantzitsua da haurtzaroko heziketa prozesuan. Nerbio-sistemaren egituraketan berebiziko garrantzia dute lo egiten dugun ordu kopuruak eta atseden horren kalitateak. Adituak azaldu duenez lo hartu ondorengo lehenengo orduan ematen da handitze-hormonaren sekrezioaren %60.

Loaren kalitatea

Kantitatea bakarrik ez, loaren kalitatea ere zaindu beharra dago. Atseden gutxi edo eskasa hartzen duen haur batek sumingarritasuna, jarrera arazoak, eta loditasun zein diabetes arazoak izan ditzake. Loaren kalitatea hobetzeko garrantzitsua da familian ordutegi finko batzuk ezartzea, eta ohera joan aurretik aktibitate lasaiak egitea. Ipuina irakurri, puzzle bat egin, mimoak edo laztanak egin… Horrela ez bada buruak kontrako mezua jasotzen du. Ez da egokia, esaterako, telebista ikustea estimulu pizgarriak jasotzen direlako.

Iturria: guraso.com 2012/11/13

About TTiKLiK!

2 comments

  1. iepa:
    nere semeak ia 3 urte ditu eta nahiz eta saiatzen garen 9etarako oheratzen, berak ez du lo hartzen 10 / 10terdiak hartzen.
    esnatu ordea, 7 / 7:30 aldera esnatzen da bere kaxa.

    ordubeteko siesta ere giten du, rutina markatuta dago, 8:30tan afaldu, gauzak jaso eta ohera…
    baina nola lortu, 9ak inguru oheratzen?
    akaso afaria lehenago eman?
    aholkuak ongi etorriak izango dira.

    • Saiatu afaria lehenago ematen, 7:30-8:00etan neguan ez dago gaizki (berandu meriendatzen badu,kantitate gutxiago eman meriendan).

      saiatu horrela,eta berdin jarraitzen badu..agian bere erritmoa horrelakoa dela izango da,ez?ttikia ondo badago, nekatuta ikusten ez baduzu, ez dugu uste kaltegarria izango denik.

      besarkada bat,

      TTiKLiK!taldea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


seven − 1 =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>