Hezkuntza

Mutila naiz eta arrosa dut gustuko

Arropa erostera joaten garenean, dendan bertan espazio desberdinetan kokatzen dituzte nesken eta mutilen arropak. Kanpotik bata eta bestea begiratu eta azkar antzeman daiteke zein den neskentzat eta zein mutilentzat. Deigarria da kolorearen erabilera. Neskentzat arrosa eta morea eta mutilentzat aldiz urdina eta berdea. Neskentzat kolore biziagoak, alaiagoak erabiltzen dira. Mutilentzat aldiz apalagoak, ilunagoak.

Nire semeari gehien gustatzen zaion kolorea arrosa da, eta zer?? Mutila izateagatik beste kolore batzuk erabiltzera behartua egon behar du?? Askotan “nesken” arropa erosi izan dut berarentzat (edo dendek neskentzat saltzen dituzten arropak hobeto esanda), lehen esan dudan bezala neskentzat diseinatzen dituzten arropek kolore biziagoak, alaiagoak izaten dituztelako. Arropa urdinak, berdeak edo beltzak izateaz gain arrosak eta moreak ere baditu, koloreek sexurik ez dutelako.

Arroparekin gertatzen den bezala, jostailuetan ere bereizketa oso nabaria da. Jostailu bilduma batzuetan jostailuak adinaka sailkatzeaz gain, neska eta mutilentzat direnak ere sailkatzen dituzte. Neskentzat panpinak, printzesak eta sehaskak eta mutilentzat kotxeak, eraikuntzak eta animaliak. Tamalgarria da!!

Eta zer esanik ez lanetan, badirudi lan batzuk neskentzat direla eta beste batzuk aldiz mutilentzat. Neskak erizainak eta mutilak sendagileak. Gainera gehienetan neskei lotzen zaizkien lanak ez daude horren ongi ordainduta ezta kontsideratuak ere. Hezkidetza bultzatu nahi dugun arren, gizartean zabaltzen diren jarrerek eragin zuzena izaten dute gure jokaeretan. Neskek zein mutilek mota guztietako lanak burutzen ikasi behar dute. Gero norberaren gaitasun eta interesen arabera, bakoitzak bere ibilbide propioa jorratuko du, baina norberaren erabakia izan behar du, ez gizarteak inposatutakoa.

Zorionez gauzak aldatzen doaz, baina ez nahiko genukeen bezain azkar. Hainbeste urtetan horren errotuta egon diren jarrerak aldatzea ez da erraza. Baina gogoratu aldaketa guztion esku dagoela: arropa erostean, jostailuak oparitzean, etxeko lanen banaketa egitean, jolasean, erlazionatzean, ….

Gure haurrrak hezitzean azken finean. Ez gara neskak edo mutilak hezitzen ari, pertsonak baizik. Eskubide berdinak dituzten pertsonak.

Related Articles

2 Comments

  1. Baina poliki aldatzen ari da, edo atzerantz goaz. Adibidez liburuetan… mutilentzako liburuak (Geronimo Stilton) eta neskentzat (Tea Stilton)!

  2. A mí me pasa pero al revés.

    A mi hija aparte de gustarle la ropa de Hello Kitty, Minnie, el color rosa…también le gustan los Super Heroes, Star wars…y nos tenemos que ir a la sección de niños a comprar camisetas y demás.

    Y con los juguetes más de lo mismo.

    Pero siempre le hemos dejado claro que no hay juguetes para niños y para niñas, solo hay juguetes para jugar. 🙂

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button