eu | es
Home / Hezkuntza / Haziera / Zure haurrarekin jolastuz…0tik urte 1era

Zure haurrarekin jolastuz…0tik urte 1era

 

Haurraren bizitzako aurreneko urtean, bere garuna inoiz baino azkarrago hazten da eta hainbat eta hainbat neurona-konexio egiten dira; hori dela eta, oso garrantzitsua da berarekin jolastea, batez ere familian, jolasa ikasteko eta haurren garapenerako daukagun tresna boteretsuena da eta. Daukan garrantzia emango bagenio, bizitza guztira heda daiteke jolasaren garrantzia. Beti ere jolasa, aztertzea, esperimentatzea, aurkitzea.. bezala hartzen bada.

jolasa-juego

Haurrarekin jolasterako garaian, bakoitzak bere senari jarraitzea da hoberena, kanpotik datozkigun aholkuak ahaztuz (familia, lagunak…). Gure buruarekin segurtasuna baldin badaukagu, haurrari segurtasun hau transmitituko diogu.Guraso bati, bere haurrarekin jolastea naturalki ateratzen zaion gauza bat da, ez dute behar inolako ikastarorik horretarako, baina haurrarekiko lotura hori osasuntsua eta haurraren garapena harmoniatsua izan dadin, faktore batzuk kontutan izatea oso garrantzitsua da:

  • Ingurukotik deskonektatzea ohitura bezala hartzen saiatu, haurrari benetako jolas denborak eskaini eta familian gozatu ahal izateko. Honela haurrak momenturo behar duena artatu dezakegu.
  • Bere adinari dagokion leku bat eskaini, esperientzietan aberatsa. Ez da beharrezkoa kolore eta argi asko duten jostailuak izatea, inguruan ditugun tresnak esperimentazio iturri onak dira haurrarentzat.
  • Lurra erabili esploratze-toki bezala. Beti umearen parean jarri, gure begiak bere begien parean egon daitezela, komunikazioa erraztuz. Lurrean etzanda egonda aukera mordoa daude aurkikuntza postural, mugimenduzkoak, ikus-eremuzkoak…egiteko.
  • Mimoak, musuak, besarkadak, masajeak…inoiz ez daude sobran, umeak ez dira beraietara ohitzen, behar-beharrezkoak dituzte oinarri emozional on batzuk lortzeko. Nahiz eta 7-8 urte betetzean handiak direla iruditu, hauek denak beharrezkoak ditugu bizitza osoan zehar.
  • Oso garrantzitsua da haurraren jolasean lagun izatea, bere aurkikuntzetan laguntzea baina bere kabuz aurkitu ditzan utziz. Dena eginda ematen badiogu, gauzak errazten badizkiogu, ez da izango bera bakarrik egiteko gai. 
  • Haur bakoitza desberdina dela kontuan izan, eta bakoitzak errespetatu behar den erritmoa duela.

haurra jolasa-juego

Adin bakoitzeko eboluzio-ezaugarriak ezagutzea garrantzitsua da, haurraren garapena modu naturalean izatea erraztuz. Ez dira oraindik garatu ez dituen mugimendu edo jarrerak derrigortu behar. Berriro ere azpimarratzekoa da haur bakoitzak bere erritmoa eta bere garapena dauzkala.

Jaio eta aurreneko asteetan, zentzumenak erabiliz sentitzen dituen sentimenduen bidez esperimentatzen du. Oraina eta hemen intentsitate handiz bizi du eta sentimendu batetik bestera oso erraz pasa daiteke. Bista zentzumena oraindik garatze prozesuan dauka, baina koloreak berezitu ditzake, formak eta intentsitateak. Distantzia motzean ikusten duela kontutan izan behar da, amaren bularretik aurpegira arteko distantzia da hau. Gainera, oraindik ertzetan bakarrik zentratuko da, ez barrukoan.

8 eta 12 aste artean, interakzio soziala hasiko du, nahita egindako irribarrea, zizakadurak (balbuceo), begiradak,…Oraina eta hemen intentsuki bizi du orain ere baina oso garrantzitsua da norekin. Gainera, orain hobeto ikusten du eta pertsonen aurpegiak oso erakargarri egiten zaizkio, batez ere begirada bilatzen du.

Asteak pasatzen doaz eta iraulketak, kulunkak, lau hankatan ibiltzea, bakarrik esertzea … hasten dira, esplorazioak geroz eta intentsoagoak egiten dira eta hauek ikuspuntu desberdinetik gainera.

8 eta 9 hilabeteen artean, beraien ekintzek ondorioak dituztela konturatzen hasten dira, hau da, begiak itxiz gero, ez dut ikusten, hankaz aulkia jotzen badut mina hartuko dut, …bera eta ama pertsona desberdinak direla konturatzen hasten da, sentitzea eta jarduna desberdinak dituztela eta banaketaren larritasuna bizitzen hasten da.

12 hilabete ingururekin asmoak, nahiak, sentimenduak, arreta, pentsamenduak eta oroitzapenak garatzen ditu. Orain iragana, oraina eta berehalako etorkizuna bizi ditu.

Testu hau haurraren garapen ebolutiboko hondar ale bat bakarrik izan da, oso garrantzitsua da gurasoek beraien senari kasu egitea, beraien artean koherentzia bat mantenduz, eta familian haurrarekin batera jolasteari denbora osoa eskaintzea, haurrak erakusten dien bideari jarraituz.

Laura Rodriguez Puertas

 

 

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


− 5 = four

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>