eu | es
Home / Hezkuntza / Biblioteka gelakoa edo etxekoa

Biblioteka gelakoa edo etxekoa

 

liburutegia

Nire proposamena biblioteka gela, nahiz etxean txoko bat sortzea da, identitate propioa daukan leku bat, anai-arreben edo taldearen adostasunaren ondorioz sortua. Bertan mota guztietako liburuek eta aldizkariek lekua izango dutelarik.

Liburu eta aldizkari ez-sexistak izan behar dira. Gezurra dirudien arren, oraindik XXI.mendean liburu “arrosak” eta “urdinak”  existitzen dira, arrosak printzesei buruzkoak, eta urdinak super-heroien istorioekin.

Leku argitsua izan behar da; ez dadila pasoko leku bihurtu. Eserita egotera, aldizkari/liburuak ikustera gonbidatu behar du, gauza interesgarriak idazteko gogoa ekarri behar digu, elkarbanatzera, ikustera, orriak pasatzera, maneiatzera…bertako elementuen tokia hori dela jakin behar da, ez dagoela topatuko ditugun beste espaziorik, leku hau berezia eginez.

Gainera, batez ere eskolan, haurrek nahi dutenean irakurri ahal izateko baliabideak izateaz gain, biblioteka-mailegu zerbitzua izatea oso interesgarria da, honela liburuak etxera eraman ditzakete. 

Klase edo familia osoa elkartzen duen sortze prozesu bat dela aipatu dugu, modu pertsonalizatu eta azkar batean haurraren beharrak eta jakin-mina asetzeko leku bat izango da eta.

Azkenik, ezin komentatu gabe utzi: gure haur edo ikasleengan irakurzaletasuna bultzatu behar dugu, gu eredu izanik, inoiz ez behartuta, plazeretik baizik.

 

Maiteder Santos Agirre

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


− two = 2

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>