Home / Hezkuntza / Adimen Emozionala / Nork zaintzen du nor?

Nork zaintzen du nor?

 

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=0MI7MvkGHUI&feature=g-user-p&list=PLHWPQWO-cXximVvGbemSUm7zFuFFAJ6–[/youtube]

 

Nork zaintzen du nor? Ikus dezagun bideotxoa eta gero metaforikoki pentsa dezagun, edo literalki nahi bada. Txakurrak haurra zaintzen du baina haurra zakurrak darama sokatik, orduan, nork zaintzen du nor? Beno, hausnarketa honek ez ninduke urrutiegi eramango.

Txakurrak ikasi du umea zaintzeko ardura duela eta lan hori burutzeko sokatik helduta eramaten uzten da. Bitartean haurra pozarren pozez doa txakurra zaintzen ari den ilusioaz…heldua bailitzan. Baina, helduok, gurasook, nola zaintzen dugu? Bideo zoragarri honi jarraiki bi metafora bururatzen zaizkit.

  • Lehenengo aukera: imajina dezagun bideo honetan gurasoak txakurrak garela (zentzu onenean, noski). Ez al zaizu iruditzen batzuetan txakur hau baino okerrago jokatzen dugula gure umeei mundua esploratzeko oztopoak jarriz? Mundua esploratzeko oztopoak jartzea, bizitzea, gozatzea, haztea, aske izatea, ezagutza zabaltzea oztopatzea da. Txakurrak bezala lasai begiratuko bagenu nola gozatzen duten gure seme-alabek bizitzako putzuetan, zoriontsuagoak egingo genieke.
  • Bigarrengo aukera: imajina ezazu gurasoak haurrak garela bideo honetan eta txakurra gure seme-alabak (berriz ere, zentzu onenean, eh?). Kasu horretan, haurrari ez bezala, guri, batzuetan ahaztu egiten zaigu bizitzaz gozatzea. Guk geuk sortu dugun babesaren sokaz askatasun gabe sentitzen gara eta gure seme-alabei heldu egiten diegu soka motz motzarekin ihes egin ez dezaten, “mina” hartu ez  dezaten. Bizitzaren putzuetan geratzeko gaitasuna berreskuratu beharko genuke eta zoriontasunez busti. Modu horretan eredu ezin hobea izango ginateke gure seme-alabentzat, bizitzaz gozatzen erakutsiko geniekeelako eta elkar hobeto ulertuko ginelako. Jada ohartuko zinen bi aukera hauek ez direla eskluienteak , gure seme-alaben gogoa eskluientea ez den bezalaxe!
Aitor Aritzeta

About TTiKLiK!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


5 − = four

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>