eu | es
Home / Hezkuntza / 0-5 / Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? I

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? I

 

Marrazkia da gizakiak espresatzeko erabili izan duen modurik zaharrena. Historiaurretik erabili izan da marrazkia komunikatzeko tresna gisa. Aldi berean, iritziak emateko ere erabiltzen zen, idazkera bera ez baitzen existitzen. Haur batentzat ere bere komunikatzeko lehenengo modua, marrazkien bidezkoa da.

haurra marrazkia

NOLAKOA DA HAURRAK EGINDAKO MARRAZKIEN GARAPENA?

 Lehenengo etapan ,hau da, hemezortzi eta hogei eta lau  hilabeteren artean haurrak espresatzen duena baina askoz ere gehiago esperimentatzen du. Hasieran arkatz bat bere eskuetan eustea izugarrizko garaipena da eta handiagoa egiten den heinean marraztea eta marrazkia berarentzat jolas bat bihurtuko da.

Pixkanaka bere irudiak forma hartzen joango dira eta haurrak konfiantza hartuko du gauza hauek egiterakoan eta hauen bidez espresatzen hasiko da.

Haur batzuek hiru urterekin oso ondo kontrolatzen dute arkatza baina beste haur batzuei askoz ere gehiago kostatzen zaie ekintza sinple hau aurrera eramatea.

Haurra konturatu gabe, bere emozioak marrazkien bidez azaltzen hasten da, horregatik ez da komenigarria haurrak marrazteko beharra sentitzen ez badu guk hau egitea behartzea. Gustatzen zaiolako edo hau egiteko gogoa duelako egin behar du baina ez inoiz behartzen dugulako.

Jarraian haurraren garapenari dagozkion adin tarte batzuk azalduko  ditugu. Haur bakoitzak bere erritmoa daukala argi izan behar dugu eta hau dela eta adin batzuk aldatu daitezke.

  • 18 hilabetetik 2 urtera:

Haurrari zirriborroak egitea gustatzen zaio espazio handien gainean. Bere koordinazio motora oso baldarra izaten da oraindik ere.

  • 2 urtetik 3 urtera:

Haurrak material ezberdinak probatu nahi ditu eta hauek esperimentatzen hasten da; errotulagailuak, tenperak,margoak etab. Fase honetan esperimentazioa espresioaren gainetik dago azken honi garrantzia kenduz. 

  • 3 urtetik 4 urtera:

Haurra marrazkien bidez espresatzen hasiko da eta batzuetan bere marrazkia egiten hasi aurretik zer egingo duen argi azalduko esaten hasiko da. 

  • 4 urtetik 5 urtera:

Koloreak errealitatearen arabera aukeratzen hasten da, Zuhaitzaren enborra marroia eta hosto berdeak margotzen hasiko da adibidez. Adin tarte honetan  idazten ere hasiko da eta kasu batzuetan marraztearekiko interesa galduko du. Irudimena erabiltzeko daukaten gaitasuna  eta  erraztasuna oso handia da.

AUKERATZEN DUTEN ARKATZAK , ZER ESANAHI?

Norbait marrazki bat egiten hasten denean ezinbestekoa da arkatz bat eskuragarri izatea eta inguruan 3 motatako arkatzak uzten baditugu hauen aukeraketak ere zenbait informazio emango digu:

Punta fineko arkatza aukeratzen badu, erabiltzaileak erosotasuna eta luxua nahiago dituela adierazten digu.

Punta ertaineko arkatza aukeratzen dutenak ordea pertsona flexibleak direla esan dezakegu eta beraien filosofia hauxe da; “bizi eta utzi bizitzen”.

Azkenik punta lodia erabiltzen ditugun pertsonak ditugu. Pertsona hauek ideia argikoak izaten dira. Erabiltzailea hauek erabaki bat hartzen dutenean zaila izaten da hau aldatzea.

MARRAZKIAREN KOKAPENA:

Haurrak ezkerraldean marraztutakoa lehenaldiarekin eta haurraren pentsamenduekin lotuta egoten da.

Eskuinaldean marraztutakoa, ordea, etorkizunarekin eta etorkizuna aurreikusteko moduarekin.

Azpiko aldean haurraren behar fisiko eta materialak agertzen dira.

Goiko aldean, berriz, adimena, irudimena, gauza berriak ezagutu eta aurkitzeko gogoa…

MARRAZKIA EGITEKO ERABILIKO DEN ORRIA.

Paperaren forma eta neurriak arkatzaren aukeraketak adinako garrantzia dauka. Marrazterakoan erabiltzaileak orri ezberdinak eskura izan beharko ditu eta haurrak egiten duen aukeraketaren arabera bera, bere ingurunean nola edo non kokatzen den azalduko digu.

Haurrak orri txiki bat aukeratzen badu beste batzuen artean, kontzentratzeko duen gaitasuna azaltzen digu, haur hauek ez dute protagonismo osoa lortu nahi. Hau haurraren konfiantza faltagatik gertatu daiteke edo eta bere beharrak mugatuak direlako eta asetzeko errazak.

Haurrak orri ertain bat aukeratzen badu, bere taldean leku bat mantentzen dakielako da  eta besteenganako errespetua ezinbestekoa da berarentzat.

Orria handia aukeratzen duen haurrak berriz, bere burua besteengandik babestea gustatzen zaio eta bakardadea ez du bat ere gogoko.Bere buruarengan konfiantza handia izaten dute.

Jarraitu hemen: Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II

Aisihezi Aisialdi Elkartea

 

 

About TTiKLiK!

One comment

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


seven − 2 =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>