Uncategorized @eu

TTiKLiK! ELKARGUNEA: estreinaldia

Hemendik aurrera, astelehenero, bertan izango gatuzue (hurrengoa ezik, herriko jaiak dira eta!). Yoga ikastaroei buruz gehiago jakiteko: HEMEN

Baina hau ez da bakarra, gure TTiKLiK!ELKARGUNEAn baditugu beste ekintza desberdin mordoa zuentzako polittak eta erabilgarriak izan daitezkeenak.

Adibide bat ikusi nahi?

Gaur, astearta, maiatzak 7, arratsaldeko 6etan, “TXIKIBILTARIAK” ekimenaren aurkezpena izango dugu. Sarrera doan

Txikibiltariak” umeekin egiteko jardueren berri eman nahi duen Aterpeko talde berria da. Familia edo umeei zuzendutako txangorik, lasterketarik edo bestelako ekitaldirik antolatzen baduzue, Txikibiltariak duzue tokirik egokiena informazio hori zabaltzeko.”


Ostegunean, maiatzak 9, Nerea Mendizabalen eskutik, ZZ: Zeloak eta Zigorrak, kontutan hartu beharreko bi gai hitzaldi-solasaldia izango dugu. Taldetxo txikia elkartuko gara, borobilean eserita, honela ditugun kezkak eta zalantzak modu zuzen batean elkarbanatzeko aukera izango dugularik. Sarrera: 12€/familiako.


Hurrengo asteartean, maiatzak 14, Txokolatezko Ipuinakizango ditugu, Maite Frankok kontatuta. Bukaeran merienda berezia egongo da (baino shhhh…hau ez kontatu umeei!). Sarrera: 2,5€/haur

 

 


Maiatzak 23, osteguna, arratsaldeko 6etan: Erditze ondorengo bikote harremanak berreskuratuz, Nerea Sanchok lagunduta. 

Guraso berriek intimitatea eta erotismoa konpartitzeko estrategiak eta ideiak.

• Bakarkako sarrera: 20€, hitzaldirako sarbidea baimentzen du eta Boutique Erotikoan 20€-ko erosketarako ‘balea’ da.

• Bikote-sarrera: 30€, hitzaldirako bi kideen sarbidea baimentzen du eta Boutique Erotikoan 30€-ko erosketarako ‘balea’ da.


Maiatzak 25, ekainak 1 eta 8 larunbatak: Haurdunaldia: ezagutzen, itxaroten moduluak izango dira. Patricia Roncallo izango da hemen bidelagun.

 Modulu hauen balioa: 15€ pertsona/ikastaro (3 ikastaroak 40€); 25€/bikote (70€, 3 ikastaroak)


Eta maiatza ondo bukatzeko…

AMA ALABENTZAKO: ‘Emakumeen arteko elkartzea, tea eta ipuin baten inguruan. Hitz egin, gogoratu, galdetu eta hilerokoaren inguruan gure sentipenak elkarbanatzeko espazioa”

EGUNA: maiatzak 31, 18:00.

Sarrera: 15€ ama-alabak

  • Aurreneko hilerokoa
  • Sortutako beldurrak
  • Momentu horretan izan genituen kezka eta beldurrak. Erantzunda daude?
  • Bizitzako etapa hori libreki edo ezkutuan bizi izan genuen?
  • Gure inguruak nola bizi izan zuen egoera hori
  • “EMAKUME IZATEAREN” barruan nola barneratu dugu gertakari hau

NORK : May Serrano Hizkuntza: erdera 


 

Hauek dira, 2013ko maiatzerako momentuz ditugun ekintzak. Gehiago ikusteko hona hemen agenda: https://www.ttiklik.com/elkargunea/ttiklik-agenda/

Ekintza hauetako edozeinetan parte hartzeko, lekua erreserbatzea komeni da, plaza mugatuak dira eta. Horretarako idatzi info@ttiklik.com helbidera edo/eta deitu 943 88 00 78 telefonora.

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button