eu | es
Home / Hezkuntza / Haziera / Haurrarekin “ohea partekatzea” BAI ala EZ?

Haurrarekin “ohea partekatzea” BAI ala EZ?

 

ohe partekatzea-colechoOhe-partekatzearen inguruko aurreiritziak dituzu? Aurreiritziak ebidentzia gutxiko iritziak dira eta eratzen dira, gure ustez, ondorio kaltegarriak direnak ekiditeko. Aurreiritzi hauek kulturalki eraginak daude. Beste hainbat kultura nahiz lurraldetan ohiko praktika bat da; esaterako, Indian (% 93), Japonian (% 59) edo Korean (% 45). Herrialde/kultura hauetan ez daude ohe-partekatzeari buruz gurean existitzen diren aurreiritziak. Tamalez, kulturaren baitan baino, ohe-partekatzearen praktika diru-sarreren baitan egon ohi da. Ikerlan batetan ondorioztatu zen urtean 15.000 euro azpiko diru-sarrerak zituzten familiek ohe-partekatzea maizago praktikatzen zutela diru-sarrera handiagoko familiekin alderatuta. Demostratuta dago garapen ekonomikoa indibidualismoarekin erlazionatuta dagoela eta ezin ahaztu, nahiz eta aldatzen saiatzen garen, sistema kapitalista batean bizitzea erabaki dugula (errudun sentitzen bagara behartu gaituztela pentsa dezakegu), non lanaren balioa zaintzaren balioaren gainetik jarri dugun.

Sarrera hau buruan izanik idazki honetan Shailesh-ek eta lankideek 2011. urtean “Psiquiatría y Enfermería Infantil y Adolescente” deritzon aldizkarian argitaratutako lana laburtzeaz gain, honen inguruan dudan iritzia eman nahi dut. Ekin diezaiogun bada gaiari:

ohe-partekatzea onuragarria ala kaltegarria da haurraren garapen psikoafektiboarentzat?

-          Haurraren autonomiari dagokionez…

Ohe-partekatzearen aurka egotearen arrazoietako bat (gaur egungo sistema kapitalistak ezartzen dizkigun presioez gain), haurraren autonomia oztopatu dezakeela da. Noizbehinka ahazten dugu haurraren autonomiaren garapen prozesuan testuinguru ziurrak duen garrantzia. Izan ere, haurtxoei autonomoak eta independenteak izateko azkarregi eskatzen zaienean, atxikimendu ez-ziurra eta anbibalentea garatzeko arriskua dago. Alegia, zalantza afektiboak izaten dute maitasun erreferentzia direnak (aita, ama, anai-arrebak,…) sendoak ote diren edo ez eta atxikimendu mota hau duten haurrak auto-estimu baxua, agresibitate altua eta enpatia gaitasun murritzagoa izaten dute. Frogatua dago zaintza motak erlazioa duela atxikimenduarekin eta zaintza psikoafektiboan oinarritutako heziketa-estiloei esker, gurasoekiko atxikimendu ziurra garatzen duten haurrek mundua autonomoki esploratzeko gaitasuna garatzeko aukera gehiago dituztela.

-           Haurraren babesgabetasuni dagokionez…

ohe partekatzea-colechoIkerketa batzuk frogatu dute urte bat baino gutxiagoko haurretan bat-bateko heriotza kopurua handitzen dela ohea partekatzerakoan zaintzaileek gehiegizko pisua dutenean, alkoholikoak direnean, beste drogaren bat kontsumitzen dutenean edo loarekin arazoren bat dutenean.

Babesik gabeko egoera baten aurrean haurrek ohea partekatzea eskatu dezakete. Esaterako bullying-a gertatzen denean edo gurasoak banatzen direnean. Kasu hauetan funtsezkoa da haurraren garapen mailara egokitzea, arazoa bere ikuspuntutik aztertuz. Era berean, ezin liteke haurra erabili banaketa prozesuetan suertatutako hutsune emozionala betetzeko asmoz. Izan ere, helduen behar psikoafektiboak aztertzen eta kudeatzen ez badira haurraren autonomia prozesu naturalean eragin dezake.

Garrantzitsua da aipatzea ere ohea partekatzeak haurraren garapenean atzera pausuak ekartzen baditu; alegia, kaka-pixak ohean egitera bueltatzea, eskola errendimendua okertzea edo sozialki isolatzen hastea, orduan, kasu hauetan, aditu baten laguntza eskatzea komeni dela.

-          Haurraren prozesu psikoafektiboari dagokionez….

Europa eta Ameriketako haur talde batean 18 urteetan zehar burututako ikerlan baten arabera, haurrek euren gurasoekin ohea partekatzea ez da negatiboki erlazionatzen honako arazoekin: portaera arazoekin, beste haurtxoekin izandako arazoekin edo nerabezaroan hasten diren erlazio estuei lotutako arazoekin. Are gehiago, aurkakoa frogatu dezaketen ebidentziak aurkitu dira, zeintzuk haurraren garapen psikosexualarentzat ohe-partekatzea onuragarria dela adierazten duten. Zentzu honetan, ohe-partekatzeak gauetan titia ematearen maiztasuna areagotu dezake, titia ematea urte gehiagoz luzatu dezake, haurraren eta zaintzailearen interakzioa hobetuz, baita lotura afektiboak sendotuz ere. Gainera, uste izan denaren aurka, kasu askoetan zaintzailearen nekea gutxitzen duela ohea partekatzeak. Arrazoia erraza da. Haur bat ama edo aita ondoan duela lokartzen bada, eta gauean zehar esnatzen bada, errazago hartuko du lo bere testuinguruko baldintzak ez badira aldatu (logela, ohe eta konpainia berberak edukirik).

Beraz, ohe-partekatzea haurrarentzat kaltegarria dela esaten dugunean autonomoa izango ez denaren beldur, erlazionatzeko arazoak izango dituelako, dependentzia erlazioak garatuko dituelako edo arazo psikosexualak izango dituelako… orduan, gure aurreiritziak eta estereotipoak ari dira mintzatzen, ez bizipenak eta ebidentziak.

Erabakia zurea da. Ohe-partekatzea BAI ala EZ? Eta, zergatik?

Aitor Aritzeta

About TTiKLiK!

2 comments

  1. Bai, bai eta bai.

    Arrazoi horiez gain, gurasoen ugaztun izaeraren parte baita, haurrak gertu izatea. Instintoa. Eta bularra emateko ere askoz erosoagoa.

  2. Erabat ados zurekin, Nahia,

    TTiKLiK!Taldea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


five + = 12

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>