Home / Psikologia / Biofeedback: AMA-AITA EZ EGIN OIHURIK!!: Estresa eta larritasuna gutxitzeko tailerra.

Biofeedback: AMA-AITA EZ EGIN OIHURIK!!: Estresa eta larritasuna gutxitzeko tailerra.

  

biofeedback_header

ZER DA BIOFEEDBACK?

Biofeedback” atzera-elikadura biologikoa bezala itzuli dezakegu; alegia, norberaren erreakzio fisiologikoen bat-bateko informazioa ematen duen teknika da.

Biofeedback teknikak teknologia aurreratu eta berritzailea erabiltzen du hainbat adierazle fisiologikoren informazioa jasotzeko (bihotz erritmoa, azalaren tenperatura, arteria-tentsioa, etab.). Hots,  gure gorputzean gertatzen diren aldaketa fisiologikoak, software batek garatutako grafiko mugikorretan islatzen dira, soinu, bibrazio edo zenbaki gisa.

biofeedbackBiofeedback-aren trebakuntzaren oinarria honetan datza: gure emozioek, gogo-aldarteek, portaerek eta oreka fisiologiko/emozionalek harreman zuzena dute gure erreakzio fisiologikoekin.  Horregatik, erantzun fisiologiko hauek ezagutzea eta kontrolatzea lortzen duten pertsonek portaera osasuntsuagoak garatzeko gaitasuna izango dute eta eraginkorragoak izango dira eguneroko estresari aurre egiteko.

ZEIN DIRA BIOFEEDBACK-aren helburuak?

Biofeedback-eko teknikek hiru helburu dituzte:

Bat) Trebakuntza bidez gure gorputzaren erantzun fisiologikoak kontrolatzen ikastea.

Bi) “Feedback” edo informazio fisiologikoa ez dugunean, gure erantzun fisiologikoen sistemaren auto-kontrola mantentzea.

Hiru) Ikasitako auto-kontrol fisiologikoa mantentzea eta gure bizitzaren edozein arlora orokortzea.

Ikastaro honetan lehenengo helburua lortzen saiatuko gara eta arrakasta balu, Irailetik aurrera ikastaro trinkoago bat prestatuko genuke bigarren eta hirugarren helburuei begira.

Helburuak: 

1. Gure emozioak erregulatzeko bideak ezagutu.
2. Gure gorputzak ematen digun informazioa interpretatzen ikasi.
3. Gure burua eta gorputzaren arteko konexioak ezagutu eta gure onerako erabili.
4. Gure emozioak fisiologikoki erregulatzen ikasi.

Ekintzak: 

1. Sarrera teorikoa: Zertarako erregulatu emozioak? Nola erregulatzen ditugu emozioak? Zer da biofeedback-a?
2. Gure gorputza eta gure buruaren arteko harremana aztertu Biofeedback-en bitartez.
3. Arnasketa sakona eta bisualizazioaren arteko konexioa gure egunerokotasun estresagarrian. 
4. Biofeedback-a eta erregulazio emozionala: Koherentzia emozionala lortuz.

biofeedback_ttiklik

Informazio gehigarria: 

Tailerraren Iraupena: 6 ordu

Hizkuntza: EUSKARA

Datak: Ekainak 18 eta 20

Orduak:17,00-20,00 

Taldearen tamaina: 10 pertsona (gehienez).

Kostua: 0 € (tailerraren kostua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateak finantzatzen du.).

Behar zehatzak: Parte-hartzaile bakoitzak ordenagailu eramangarri bat behar du (Windows XP edo gehiago eta gutxienez 300Mb libre eta GB1 RAM.

(interes handia baduzu eta ordenagailurik ez baduzu TtiKlik-eko arduradunarekin hitz egin).

 

 

 

About TTiKLiK!

3 comments

  1. Kaixo,

    Datorren hasteko Biofeedback kurtsoetarako apuntatzeko oraindik aukerarik dagoen jakin nahiko nuke. Ni bakarrik joango nintzateke eta ordenagailua badaukat bertarako.

    Esango didazu,

    Eneider

    • Kaixo Eneider,

      Ikastaro hau beteta dago. Zerrenda bat osatzen ari gara interesa duzuen guztien artean. Beste ikastaro bat ateraz gero, abixatuko dizugu.

      Besarkada bat!

      TTiKLiK! Taldea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


four − 2 =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>