Psikologia
Biofeedback: AMA-AITA EZ EGIN OIHURIK!!: Estresa eta larritasuna gutxitzeko tailerra.
Atzo izan genuen ‘Biofeedback: AMA-AITA EZ EGIN OIHURIK!!: Estresa eta larritasuna gutxitzeko tailerra‘-ren bigarren eta azken saioa, Aitor Aritzeta gure kolaboratzailearen eskutik. 6 orduko tailerra izan da (kafe DESKAFEINATUA barne…), eta badakigu oraindik asko dugula hobetzeko, baina Aitorrek oinarri batzuk ezartzen lagundu zigun eta orain badakigu zein garrantzitsual diren arnasketa eta bisualizazioa. Aukera ederra eskaini zeniguna, MILA ESKER!!! TTiKLiK!Taldea |
|
Kaixo!
Niretzat esperientzia aberasgarria izan zen. Ikasle arretatsu, parte-hartzaile eta motibatu honekin horrelako ikastaroen arrakasta bermatuta dago. Koherentzia emozionala opa dizuet!
Besarka bat,
Aitor.
Kaixo,
Oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta baliagarria izango zaidanaren esperantza daukat. Kurtsoa ondo antolatua zegoen, eta egia esan, segituan pasa zitzaizkidan orduak.
Gomendagarria.
Mila esker ttiklik taldeari!
Guk arnasketa eta bisualizazio bat baino gehiago egin ditugu orduz gero eta badirudi ondo funtzionatzen duela!
TTiKLiK!Taldea