0-5AutonomiaHaziera

ARITUZ IKASTEN DA

  • Haur bat igeritokiaren inguruan korrika ari zen bere mugimenduaren ondorioz sortzen ziren ur zipriztinei begira.
  • Beste haur bat ura botatzeko bazoka txiki batekin ari zen. Hasieran ura hartu eta txorroan botatzen zuen, baina halako batean ura ateratzeko zulotxoa bere behatz batez estali zuen eta bat-batean ura ez zen txorro bakar batean ateratzen, langargailu batetik ateratzen den bezala baizik. Hau ikusterakoan: “euria, euria” oihukatzen hasi zen eta ondoren behin eta berriro errepikatu zuen ekintza kontzienteki, bere egiteko era gero eta hobeagoa zelarik.
  • Beste haur bat igeritokian zegoen arren, ura nahiko hotza zegoenez, inguruan dagoen belardian jolasten aritzea erabaki zuen. Berehala belarren artean altxor ugari aurkitu zituen: inurri beltzak, gorriak, harrak, marigorringoak .. Uretan zeuden lagunak deitu zituen eta haurrek borobil bat osatu zuten animaliatxoen inguruan. “Zapalduko ditugu??” “Ez, ez!! Ez hil” erantzun zion besteak.
  • Haur txikiago bat bi kuboekin jolasten ari zen. Kubo bat itxia zen eta besteak aldiz zulotxoak zituen. Azken honekin ura hartu nahian zebilen baina behin eta berriro saiatu arren, urak zulotxoetatik ihes egiten zion.
  • Beste bi haur plastikozko animaliekin uretan jolasten ari ziren. Momentu batean batek besteari honela esan zion: ”Begira! Dinosauroa ez da hondoratzen
  • Azken batek igerian ikasten erabiltzen diren kautxuzko plantxa bat hartu eta hau hondoratu eta bere gainean zutik jartzen ahalegintzen zen. Lortu zuenean oihukatu zuen: “Lortu dut! Salto egin dut!

Ikus daitekeen bezalaxe, haur bakoitzaren ekintza, egindako prozesua eta izandako bizipenak oso desberdinak izan ziren, baina denak oso aberatsak. Aberatsak izan ziren, haurrarentzat esanguratsuak izan zirelako. Euren interesetatik abiatuta oso kontzeptu eta jarrera desberdinak ikasten ari ziren: efektu-ondorioaren printzipioa, tresna desberdinen erabilera, ekologia, flotagarritasunaren printzipioa, gorputzaren mugimenduen kontrola, …

Badirudi oso errotua dagoela gizartean “irakaste prozesua” baina beharrezkoa al da hainbat gauza modu abstraktu eta irreal batean “irakastea”? Haurrek ez al dute berezkoa ikasteko gaitasuna? Askotan prozesu eta material abstraktuak sortzen ditugu egunerokotasunean, bizitza errealean ematen diren hainbat gauza irakasteko.

 

Utz diezaiogun haurrari autonomiaz aritzen!!

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button