Home / Hezkuntza / 0-5 / Kontatzen duten ipuinak. Espereotipo gabeko ipuinak I

Kontatzen duten ipuinak. Espereotipo gabeko ipuinak I

 

proyectoalegria.com-en  eskutik liburu zerrenda honen berri izan dugu. Zerrenda honetan umeei modelo eta rol osasuntsuak eta beste kulturei buruzko informazio errespetagarri eta aberasgarria erakusten zaie. Errespetua,  auto-estimuapentsamendu kritikoa  eta  espiritu sortzailea  bultzatzen duten liburuak ere aurki ditzakegu (erdararaz eta ingelesez idatziak).

Beste kultura, arraza eta erlijioei buruzkoak

-          “La boda de la tía Keltum”Sonia Ouajjou. Marokoko kulturari buruz. 9 urtetik aurrera.

-          “Me llamo Yoon”Helen Recorvits. Integratze eta kulturen arteko desberdintasunari buruzko ipuina. Yoon-ek kontatzen du, okzidentera etorri berri den neska Korear batek. 6 urtetik aurrera.

-          “Hombre de Color”Jerome Ruillier. Ipuin eder bat. Zuria eta beltza koloreak direla esten digu eta beraz, emakume eta gizon guztiak koloretako pertsonak garela. 3 urtetik aurrera.

-          “Los colores de nuestra piel”Karen Katz. Lenak zazpi urte ditu eta kanela koloreko azala. Bere amak ogi xigortuaren kolorea, Jo-Jin-ek eztiarena eta Soniak kakaguxena…pertsonak haina koloreak daudela alegia…eta kolore kopuru haina pertsonak ere. 6 urtetik aurrera.

-          “Niña bonita”Ana María Machado. Zuri-zuria den untxi bat, beltz-beltza den neska batekin zoratuta dago eta bera bezalakoa izan nahi du. 3 urtetik aurrera.

-           “Cada uno es especial. Un libro para levantar y mirar”Emma Damon. Tamaina, forma eta kolore gutitako pertsonak daude eta bakoitza berezia da. Neska eta mutiko desberdin pila ezagutzeko liburua. 3 urtetik aurrera.

-          “No soy rubia, ¿y qué?”,  Firmen Uribe. 10 urteko neska batek desberdina izaten nola sentitzen den azalduko digu, bera kanpotarra da. 9 urtetik aurrera.

-          “Un cuento del mar”Alejandro García. Bi mutiko hondartzan etsai moduan dabiltza hondarrezko gaztelu hoberena nork egingo duen, eta itsasoa berriz, beraien lanak behin eta berriz puskatzen. Azkenean bien indarrak batuta aukera gehiago izango dituztela konturatuko dira eta orduan bakarrik jakingo dugu bi mutiko hauen jatorria nongoa den.3 urtetik aurrera.

-          “Cómo curé a papá de su miedo a los extraños”Rafia Shami. Liburu honetako neskaren aitak beldurra die pertsona ezezagunei, eta batez ere beltzak direnei. Baina neskari beldurrik ematen ez diotenez, sendatzea erabakitzen du. 6 urtetik aurrera.

-          “El color de mi familia”Bernardo Erlich. Arraza anitzeko familia bati buruzko ipuina, bertan ama umeari bularra ematen azaltzen da (txalo!). 3 urtetik aurrera

-          “El extranjero”Antonia Santolaya y Berta Piñán. Hemen bizi aurretik, liburu honetako protagonizta garbantzu bat bezalakoa zenean, oso urruti bizi zen “extranjeria” esaten zaion leku batean. 6 urtetik aurrera.

-          “What do you believe?”DK Publishing. INGELERAZ. Irudiz betetako liburua. Erlijio eta filosofia desberdinak modu objektiboan erakusten dituena. Sinestun eta ez sinestunak kontutan hartuz. Helduentzako ere oso egokia. 9 urtetik aurrera.

-          “The skin you live in”Michael Tyler. INGELERAZ. Ipuin sinplea, bertsoz landua eta onarpen eta tolerantzi mezua ematen diena etxeko txikienei.  Urte 1etik aurrera

-          “Why don’t we go to church?”, Gail Miller y Rosalind Eagle. INGELERAZ. Dan, 9 urteko mutil bat, bere lagun Alexekin arazoak izaten ari da. Danen familia ez sinestunak da eta eboluzioari buruzko lan bat prestatzen ari da eskolarako. Eboluzioa eta sortzearen arteko eztabaidara sarrera eta ez sinestunak diren familientzako tresna baliotsua. 9 urtetik aurrera.

-          “Whoever you are”Mem Fox. INGELERAZ. Kultura desberdinen arteko ospakizuna, beraien antzekotasun eta desberdintasunekin. 3 urtetik aurrera.

 

 

“The more that you read, the more things you will know. The more that you learn, the more places you’ll go.”

Dr. Seuss

 

 

About TTiKLiK!

2 comments

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


+ eight = 13

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>