0-56-11Adimen EmozionalaHezkuntzaPsikologia

Espereotipo gabeko ipuinak II – Genero rolei, moldeei aurre eginez eta autoestimua indartuz

–          “Harta del Rosa”Nathalie Hense. Ellak badaki bera ez dela mutiko bat, nahiz eta kolore arrosa eta printzesak gorroto eta garabi eta intsektuak maite dituen. Era berean badaki Augusto eta Carlos mutilak direla nahiz eta hauei beraien panpinak janztea eta loreak margotzea gustatzen zaien. 9 urtetik aurrera

–          “Lula, Lulina”Berta Piñán. Lula oso txikia den neska bat da. Txikia izateagatik iseka egiten diote, baina berari horrelakoa izatea gustatzen zaio. 6 urtetik aurrera

–          “Grandelina”Llucía Fernández Márquez. Grandelina ez da ohiko printzesa bat. Bere maskota ere ez, dragoi bat da eta. 6 urtetik aurrera

–          “Tres hurras por Errol”Babette Cole. Errol, arratoien eskola batetara joaten zen arratoi bat zen baina ez zuen ezer ondo egiten, ez batuketak ez irakurketa…Ez duzu ezertarako balio Errol! esaten zioten, bana Errolek ondo egiten zekien gauza bat  aurkitu zuen … 7 urtetik aurrera

–          “Hipersuper Jezabel”Tony Ross. Isabel munduko neskarik perfektuena zen, edukatuena, garbiena, lasaiena…arazoa zoora joan zenean etorri zen, korri egitea edukazio txarrekoa zenen, krokodiloak alde egin eta jan egin zuen! Ipuin dibertigarria eta politikoki ez egokia, haur perfektuen irudia zalantzan jartzen duena. 8 urtetik aurrera

–          “La princesa peleona”Martín Waddell. Errege eta erregina trakets hutsak ziren; beraien gaztelua galdu eta gurdi batera bizitzera joan beharra izan zuten. Orain erregeak zartaginak garbitu eta erreginak teilatua konpontzen du…

–          “La gallina que pudo ser princesa”Carles Cano. Errege bat gaixo dago eta oilo batek sendatzen lagunduko dio. Erregeak, eskertzeko, oiloari ezkontzeko eskatuko dio, baina oiloak zeregin hobeak ditu.

–          “¿De dónde sale esta niña?Thierry Lenain. Samirentzako jendea neska eta mutiletan banatzen da; egun batean beste neskekin zerikusirik ez duen neska bat ezagutzen duen arte. 6 urtetik aurrera

–          “El lago de los cisnes”Fernando Lalana. Neska futbolari eta mutil dantzariei buruzko ipuina. 7 urtetik aurrera

–          “Consejos para las niñas buenas”Mark Twain. Ironia eta inteligentziaz betetako liburua, neskei zer-pentsa  ematen diena. Dibertigarri eta zoragarria.7 urtetik aurrera

–          “Hadabruja”Brigitte Minne. Maitagarri-sorgin bati buruzko ipuina. Maitagarri eta sorgina izatek badituelako bere alde onak.

–          “Ana Banana y yo”Lenore Blegvad. Ana Bananak ez du beldurrik eta beti gauza zoragarri eta dibertigarriak egiten ari da; bere lagunak Ana bezalakoa izan nahi du eta poliki-poliki lortuko du. 6 urtetik aurrera

–          “Ada nunca tiene miedo”Isabel Córdoba. Ada-k ez dio ezeri beldurrik, baina bere izeba  Brendak bai. Honela, Adak erakutsiko dio Brendari ez dela beldurrik izan behar.  6 urtetik aurrera

–           “Rosalinde tiene ideas en la cabeza”Christine Nöstlinger. Jendeak Rosalindek belaunean daraman benda eta galtzerdietako zuloa ikusten ditu, baina ez dira konturatzen buruan dituen gauzez: milaka ideia. 6 urtetik aurrera.

–          “Juan, Julia y Jericó”Christine Nöstlinger. Juan-ek 8 urte eta arazo pila dauzka: bere altuera, pekak, hanka bat beste baino handiagoa … baina baita ere lagun on pila

–          “El toro Ferdinando”Munro Leaf. Ferdinando besteetaik desberdina den zezen bat da, lasaia eta loreak usaintzea atsegin duena. Egun batean gizon batzuk Madrilera eramango dute zezenketa batera. Identitateari eta garen bezala izaten jarraitzeari buruzko ipuina. 6 urtetik aurrera.

–          “Igraín la Valiente”Cornelia Funke. Igraín-ek zalduna izan nahi du. Gaizkile batek bere eta bere gurasoen bizia harriskuan jartzean, Zaldun tristeak irakatsiko dio. 7 urtetik aurrera.

–          “La lección de August”R. J. Palacio. August-ek 10 urte dauzka eta barrutik eta kanpotik normala sentitzen da … kanpotik ez da. Normala izan nahi duen mutil baten historia, bere itxuragatik nabarmentzen da ordea. Izen handiko liburua. 9 urtetik aurrera.

–          “Ptolomeu el cocinillas”Ramón Estrella. Ptolomeu-ren ama-puntakoak sukalde bat oparituko dio bere urtebetetze egunean. Ze lotsa! Pentsatuko du. Baina hasieran bakarrik. 6 urtetik aurrera.

–          “El dragón Zog”Julia Donaldson. Zog herensugeen eskola batera doa eta istripu pila izaten ditu. Beti laguntzen dion neska bat dago eta neska hau herensugeen artean bizi nahi duen printzesa bat dela konturatuko da. Printzesa askatzera datorren zaldun bat azaltzea, Perla printzesak esango dio berak medikua izan nahi duela, ez printzesa. 3 urtetik aurrera.

–          “El tesoro del dragón”R. Ordoñez Cuadrado. Herensuge batek altxor bat du gordeta. Zaldun guztiek altxor hau lortu nahi dute, erregeak bere alaba ezkonduko baitu hori lortzen duenarekin. Baina honen alabak beste asmo batzuk ditu eta berak herensugea hiltzea erabakitzen du. Herensugea neska dela konturatuko da eta beste mota bateko altxorra duela.

–          “Memorias de una gallina”C. López Narváez. Carolina beti gizonezkoek agintzeaz nazkatuta dagoen oilo bat da. Baserrian iraultza antolatuko du

–          “El papá que tenía 10 hijos”Benedicte Guettier.Rol maskulino berriei buruzko ipuina. 3 urtetik aurrera.

–          “¿Soy realmente diferente?”Evelien Van Dort. Orban bakarra duen marigorringoa triste dago, beste guztietatik desberdina delako. Bere amonak desberdintasun hauek pertsona bakoitza berezi eta bakarra egiten gaituztenak direla azalduko dio. 3 urtetik aurrera.

–          “Una bruja horriblemente guapa”C. Miraucourt. Bellaniní neskatilarik ederrena zen… sorgina izanik ikeragarrizko zoritxarra, denok bait dakigu sorginak itsusiak izan behar direla. Inork ez du berarekin jolastu nahi, irakasleen errieta egiten diote… 7 urtetik aurrera.

–          “Me gusto”Jaime Lee Curtis.  3 urtetik aurrera.

–          “La Princesa vestida con una bolsa de papel”Robert N. Munich. Printzesa ausart batek bere maitea den printzipe Rolando herensuge baten atzaparretatik askatzea lortzen du. Behin askatu ondoren ordea, agian bertan uztea hobe zela pentsatzen hasiko da… 6 urtetik aurrera.

–          “Princess Pigsty”Cornelia Funke. INGELERAZ. Isabella-k printzesa izatea gorroto du. Bere aitak txerritegira joatera zigortzean ez da beraz asko larrituko. Erregeak etzekian Isabella horrela zoriontsuagoa izango zela. 6 urtetik aurrera.

–          “I look like a girl”Sheila Hamanaka. INGELERAZ. Liburu honetako neskek ezarritako roletatik alde egin nahi dute. Inork ez du printzipe bat espero, animalien parean jartzen dira, libre eta basatiak. Liburu hau bertsoz idatzita dago eta irudi politak dauzka. 6 urtetik aurrera.

–          “What I like about me”Allia Zobel Nolan. INGELERAZ. Liburu txiki eta koloreduna non mundu guztiarekin bat egitea araua den azaldu eta era berean desberdintasunek bereziak egiten gaituztela azaltzen den.

–          “The Princess Knight”Cornelia Funke. INGELERAZ. Violeta armadura dizdiratsu bat duen zaldun bat izan nahi duen printzesa bat da, beraz, ekin eta ekin dabil. Bere aitak torneo bat antolatuko du ezkondu dadin eta Violetak parte harztea erabakiko du, saria irabazteko: bere askatasuna. 

 

“The more that you read, the more things you will know. The more that you learn, the more places you’ll go.”

Dr. Seuss

 

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button