Home / Hezkuntza / 0-5 / ANTZERKIA ETA ADIMEN EMOZIONALA TTIKLIK!-EN

ANTZERKIA ETA ADIMEN EMOZIONALA TTIKLIK!-EN

 

C-_Users_BEEP_Google-Drive_TTiKLiK_KURTSOAK_antzerkia_antzerkiaHaurrak (eta helduok) tipulak bezala, geruza mordoz estalirik ateratzen gara kalera, eta sarri geruza horietan galtzeko joera dugu.

Haurrentzako antzerki ikastaro honen bidez, bizitzarako baliagarriak diren tresnak jasoko dituzte haurrek (jende aurrean hitz egiten ikastea, ahoskerak, modulazioa, jarrera, mugimenduak…) eta aldi berean, jolas eta ariketen bitartez euren sentimenduak aterarazi eta geruza horietariko gogorrenak hausten lagunduko diegu (adimen emozionala, sentimenduak… landuko baitugu).

Zergatik antzerkia?

Antzerki eskolek haurraren osotasuna lantzen dutelako: gorputzen kontrola izaten ikasiko dute, ahotsarena, egoera zailena, harremanak sendotzen, nahi ez duguna pertsonaia fikziozkoen bidez urruntzen, pertsonaia eta txontxongiloen bidez barruan dauden mamuak ateratzen, ulertzen eta behar denean, menperatzen.

Nola?

Guztia jolas eta ariketa dibertigarrien bidez egingo dugu. Haurren erritmoa eta beharretara egokituko da saio bakoitza. Bi irakaslek gidatuko ditugu saioak txandaka: Nahia Alkorta Elezgaraik bizitzarako baliagarriak diren antzerki teknikak landuko ditu eta Aintzane Irizar Arandiak haurren adimen emozionala (segurtasuna, autoestimua…) landuko ditu.

Urte amaieran, egindako lana gurasoen aurrean erakutsiko dugu (edo akaso ez, haurrek nahi ez badute).

Guztia, EUSKARAZ landuko dugu. (Euskara ikasten edo erdi purdi dabiltzan haurrek asko ikas dezakete hemen, jolasean).

antzerkia_txikia

Pirata, astronauta, txoria edo tximeleta bihurtu nahi?

Zalantzan zaude? Eskola ireki bat egingo dugu zalantzan dauden haurrek probatu eta ondoren erabaki ahal izan dezaten. Irailaren 24ean izango da. 

Informazio gehiago: HEMEN

Harremanetarako: info@ttiklik.com

 

About TTiKLiK!

One comment

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


8 + six =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>