0-5Adimen EmozionalaHezkuntza

Zer jakin behar du 4 urteko haur batek?

Beraien seme-alabek egiten zekizkiten gauzak adierazita, kezkatuta zegoen ama bati, kezkatzeko arrazoi gehiago emateak asko mindu ninduen. Hain kultura lehiakorra gara, gure seme-alabak ere garaikur moduan erabiltzen ditugula harrokeriaz agertzeko. Haurtzaroak ez du lasterketa bat izan behar.

Hori dela eta, nire ustez lau urteko haur batek zer jakin behar duen idaztea erabaki dut:

  1. Une oro, baldintzarik gabe eta bere osotasunean maite dutela jakin behar du.

  2. Salbu dagoela jakin behar du, eta leku publikoetan dagoenean, egoera desberdinetan eta jende desberdinarekin ere salbu egoten jakin behar du. Norbait berria ezagutzean bere senaz fidatu behar dela jakin behar du  eta edozeinek eskatzen diola ere, egokia ez dela iruditzen bazaio ez duela zertan egin beharrik. Bere eskubideak ezagutu behar ditu eta bere familiak beti babestuko duela ere.

  3. Barre egin, tontokeriak, ‘gaixtakeriak’ egin eta bere irudimena erabili behar du. Zerua laranja kolorez margotzean edo sei hankako katu bat marraztean ez dela inoiz ezer pasatuko jakin behar du.

  4. Gustuko duen gauza zer den eta hori egiten utziko diotela jakin behar du. Zenbakiak ikastea gustatzen ez bazaio, bere gurasoak lasai egon behar dira, aurrerago, ia nahi gabe, ikasiko dituela badakitelako. Horren ordez, espazio-ontziekin, dinosauroekin, marraztuz edo lokatzetan jolasten utzi behar zaie.

  5. Mundua liluragarria dela jakin behar du eta bera ere. Zoragarria, argia, sortzailea, bihozbera eta ederra  dela jakin behar du. Eguna aire librean, loreekin lepokoak eginez, lokatzezko pastelak eta maitagarrien ipuinetako etxeak eginez  pasatzea, fonetika praktikatzea baina garrantzitsuagoa dela jakin behar du. Hobe esanda, askozaz gehiago.

Baina are garrantzitsuagoa da gurasoek jakin behar dutena:

  1. Haur bakoitzak oinez, hitz egiten, irakurtzen edo kalkuluak egiten ikasteko bere erritmoa daukala eta honek ez duela inolaz ere etorkizunean bere ibiltzeko moduan, hitz egitekoan, irakurtzean edo matematiketan inolako eraginik izango. 

  2. Etorkizuneko notetan eta ikasketetako errendimenduan eragina duena txikitatik beraiekin batera liburu onak irakurtzea dela. Ez fitxak, ez eta eskuliburuak, ez haurtzaindegi dotoreak, ez jostailu edo ordenagailu distiratsuak …baizik eta aita edo amak (edo biek) eguneko edo gaueko tartetxo bat hartu eta denek batera pixka bat irakurtzeak.

  3. Gelako ikasle azkarrena edo aplikatuena izateak ez duela esan nahi haur zoriontsuena izango denik. Gure haurrei hainbeste ‘abantaila’ eskaini nahi dizkiegu, azkenean guri tokatu zaigun enpleguaniztun eta tentsioz betetako bizitza eskaintzen ari garela. Gure seme-alabei eskaini diezaiekegun gauza hoberenetako bat haurtzaro lasai eta kezkarik gabea da. 

  4. Gure haurrek liburuz, naturaz, tresna artistikoz eta hauek aztertzeko askatasunez inguratuta bizi behar dute. Gutako gehienak gure haurrek dituzten jostailuen %90a kendu genezake eta hauek ez lirateke konturatu ere egingo. Hala ere badira jostailu garrantzitsu batzuk: LEGO moduko jostailuak, eraikuntzetakoak, jostailu sortzaile onak, musika tresnak (klasikoak eta multikulturalak), mozorroak eta liburuak eta liburu gehiago (askotan bigarren eskukoak izanda merke lor ditzakegunak). Gauza hauekin eta beste batzuekin esploratzeko askatasuna behar dute, aulki gainean babarrunekin menditxoak egin (guk gainbegiratuz, noski), ogia oratu eta dena zikin-zikin eginda utzi, margoak, plastilina eta purpurina erabili guk afaria prestatzen dugun bitartean, nahiz eta sukaldeko mahaia zikindu. Belardira atera behar dira eta belarrarekin jolastu…

  5. Gure seme-alabek gurekin gehiago egoteko beharra dutela. Gure burua zaindu behar dugula hain zorrotz hartu dugu, askotan gure seme-alabak zaintzeko beste norbait hartzen dugula. Noski bainu lasai bat hartzeko denbora behar dugula, lagunak ikusi, burua lasaitzeko tarte bat hartu eta tartekoa haurrik gabeko uneak izatea garrantzitsua da. Egunero gure haur bakoitzari 10 minutu eskaintzea beharrezkoa dela eta hilabetean larunbat bat familiari eskaintzea beharrezkoa dela esaten duten aldizkariez inguratuta gaude. Ze beldurra! Gure haurrek Nintendoa, ordenagailuak, eskolaz kanpoko jarduerak, balet klaseak, futbol entrenamenduak ez dituzte hainbeste behar, GU behar gaituzte; GUREKIN egon behar dira. Egunean zehar egin dutena entzungo duten gurasoak behar dituzte; beraiekin batera eskulanak egin, ipuinak kontatu edo beraiekin batera tontokeriak egingo dituzten gurasoak. Udaberriko iluntzeetan beraiekin paseoak emango ditugula jakin behar dute txikiena 150km orduko doala jakinda ere. Afaria egiten laguntzeko eskubidea daukate bahiz eta denbora bikoitza pasatu eta lana ere bikoitza izan. Guretzako lehentasuna dutela jakin behar dute eta benetan beraiekin egotea gustatzen zaigula.

Eta lau urteko haurrek jakin behar duten gauzen zerrendara itzuliz…

Badakit normala dela gure haurrek besteekin parekatzea; beraiengatik ahal dugun gehiena egiten ari garela ziurtatu nahi izatea normala da. Hemen doa adin horretako haurrei erakutsi ohi zaienaren zerrenda bat. Haur-eskolatik hasita, eskola urtea bukatzean jakin beharko luketena.

Guk etxean hezten ditugunez, askotan zerrenda hauek inprimatu eta gure haurrei modu esanguratsuan zerbait falta ote zaien jakiteko erabiltzen ditut. Orain arte ez da pasatu, baina askotan jolas berriak egiteko edo liburutegitik liburu berriak ateratzeko ideiak jaso izan ditut. Haurrak eskolara badoaz edo ez, zerrenda hauek erabilgarriak izan daitezke beste haurrak zer ikasten duten jakiteko eta ondo doazela  jakinda gu lasaitzeko ere.

Haurra atzetik doala ikusten badugu ere, honek ez du inolaz ere porrota dela esan nahi. Ez haurrarena eta ez gurasoena ere. Hutsune txiki bat besterik ez da. Umeek inguruan dutenetik ikasten dute, adin zehatz batean haurrek 15 gauza horiek jakin behar dituztela esatea tontakeria bat da. Hala ere ikastea nahi badugu, gure egunerokoan sartzea besterik ez daukagu, jolas moduan eta naturalki xurgatuko ditu. Bizkotxo baten orea egiten ari garenean 60 arte kontatzen badugu, kontatzen ikasiko du. Liburutegitik espazioari edo alfabetoari buruzko liburu dibertigarriak atera ditzakegu. Gauza guztiekin esperimentatu, elurrarekin, eta janarien koloreekin adibidez. Dena naturaltasun handiagoz sartzen joango da, dibertimendu gehiagorekin eta presio gutxiagorekin.

Hala ere niretzako aholku hoberena orri honetan ateratzen dena da.

Zer behar du 4 urteko haur batek? 

Pentsatzen duguna baina askozaz gutxiago, eta askozaz gehiago..

TTiKLiK!ek itzulia

http://www.huffingtonpost.es-en baimenarekin.

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button