eu | es
Home / Oparipuinak / Oparipuina: Pandero miresgarria

Oparipuina: Pandero miresgarria

 

Roberto Oleak Orioko Xabati idatzitako ipuina

Bazen behin, mendien ondoan eta itsasoari hurbil-hurbiletik begira zegoen herri txiki eta bitxi bat, eta bertan mutil txiki eta alai bat. Xabat zuen izena. Xabaten aurpegian irribarre bat egoten zen beti irudikatuta, margotuta balitz bezala… Etxean , jolasteko  opari eta  lagun asko zituen. Olentzerok eta familiakideek  galtzak bete lan izaten zuten etxean eta beraiei esker  Xabat-en jolas-gela beti  egoten zen jostailuz beteta. Kolore anitzeko panpinak, tamaina ezberdineko kotxeak, espazio sideraleko gudariak, liburu distiragarri eta misteriosoak … Denetarik zegoen gela horretan. Eta, bazter batean, ia-ia ezkutatuta pelutxe tigre baten atzean hantxe zegoen, Xabaten jostailurik preziatuena, gehien estimatzen zuena.

hartzatxoaZer ote zen? Ez kotxerik, ez panpinarik, ezta PSP berririk ere. Xabaten objekturik preziatuena, sekretuena eta bere etxekoen begietatik ere ezkutatzen zuena, bizkotxozko hartza txiki bat zen.  

Izeba Mirenek prestatu zuen Xabatentzat orain dela aste batzuk. Egun ilun eta ekaitsua zen eta, hartu eta irentsi baino lehen, … zerutik trumoi handi baten hotsa entzun zen. Eta, bat-batean, hartzak bizia hartu zuen.

hartzatxoa2Ordudanik, orain arte, bere lagun berezi eta magiko izaten zen. Eta sekretuena ere. Izan ere,  bere etxekoen begietatik ere ezkutatzen zuen, eta une ilunetan bakarrik, lokartu baino lehen, ausartzen zen berarekin jolastera.

Gau batean, berriz, hartza gizentzen hasi zen. Gau batetik bestera, gero eta handiago eta potoloago zen. Horrela jarraituz gero, zaila izango zen besteen begietatik urrun mantentzea.  Zer egin behar? Jakin, ez jakin, Izeba Mireni kontatzea erabaki zuen azkenean.

Izeba Miren, txundituta geratu zen hasieran. Zaila egiten zitzaion bizkotxozko hartza izandakoaren aldaketa onartzea, hasieran. Baina emakume azkarra eta praktikoa izanik, berehala otu zitzaion zer egin zezaketen: medikuarenera  berehala joan.

“Medikuarenera? “ – galdetu zion Xabatek -  “Baina… baina… beldur naiz. Eta min egiten badio…?”

“Lasai, mutil “ – erantzun zion, izeba Miren-ek –“Ondo ezagutzen dut eta primerako sendagilea da, batez ere ume txikiekin”

Eta hara joan ziren.. medikuaren kontsultara, hartza hondartzarako toalla handi batez isilean gordeta.

Medikua ez zen batere harritu gaixo berezia ikustean. Izan ere, medikuak oso azkarrak dira eta denetarik ikasten dute beraien liburu potoloetan. Hartzari ikuskapen txiki baten ondoren, berehala bota zien gomendioa:

“Hartza honek.. behar duena, pandero-dantza da”

pandero_remo_ta920818_82“Eta zer da pandero-dantza delako hori” -  galdetu zion Xabatek.

“Hemen daukadan panderoa  etxera eramango duzue,  eta etxean bakarrik zaudetenean … pandero jo erritmo alaiaz eta zuen hartza suspertuko da.” – erantzun zien medikuak.

Eta halaxe egin zuten. Etxera heldu eta berehala, panderoa jotzen hasi zen  Xabat.  Hasieran ez zer ezer gertatu. Baina, geroxeago, poliki-poliki gertaera txundigarria jazo zen. Hartza, bat-batean, zutik jarri eta dantza egiten hasi zen… panderoaren erritmoa jarraituz. Estilo guztietan egin zuen dantza: Aurresku, Tango, Street-dance, eta Rock ere. Eta  dantza eta dantza egin ondoren, hartzak argaldu eta argaldu egin zuen, azkenean lehengo pisua eta itxura berreskuratuz.

18630010-oso-de-dibujos-animados-jugar-un-tambourine-black-y-negroEta Xabatek  hartza horrela ikustean bere izeba besarkatu zuen, huntzak zuhaitza inguratzen duen bezala, eta pozaren pozez musu handi bat jarri zion masailean. Hartza onik zegoen!

Eta beste  berririk ez badago… horrela jarraitzen dute guztiek:  Xabatek, izeba Mirenek, Hartzak…. eta panderoak.

 

Gallartan, 2013ko azaroaren 13an idatzitako ipuina.

 

 

About TTiKLiK!

One comment

  1. Mila esker Roberto, ederra benetan ipuinak.

    Mila esker, bene benetan

    Miren

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


+ 7 = sixteen

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>