Home / Oparipuinak / Kolaboratzaile berria: Iratxe Herrero Zarate

Kolaboratzaile berria: Iratxe Herrero Zarate

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Mila esker Iratxe! Gure proiektu ttiki honetan parte hartzeko jarri duzun gogoa eta interesagatik!

ONGI ETORRI!!!

TTiKLik! taldea.

 

Iratxe Herrero Zarate (Bilbo, 1971) 

Iratxe naiz, iratxo bat. Irudimen Planetan jaio nintzen arren nire gurasoek ongietorria Bilbon egitea erabaki zuten. Non hobe? Perretxiko gorri batean bizi naiz eta Fantasia eta Magiarekin jolasten naiz. Iratxo on guztiak bezala, kuxkuxero eta geldiezina naiz. Zer gustatzen zaidan egitea? Irakurtzea, idaztea, jendea eta kulturak ezagutzea, bidaiak egitea, atso eta agurekin hitz egitea, a! eta pastelak egitea. Ze goxoak! 

Iratxo polifazetikoa ere naiz: irakaslea, lan-orientatzailea eta, 16 urtetan zehar, soziologa eta gerontologa izan naiz. Landa arloan asko eta oso gustora lan egin dut, batez ere, zahartzaroari buruzko ikerketak egiten eta pertsona nagusiak zaintzen zituzten emakumeentzako ikastaroak ematen.

Baina, egun batean, nire perretxiko gorria denboraldi batez uztea erabaki nuen, itsaso, herrialde, jende eta iratxo berriak ezagutzeko asmoz. Idazteko nahia indartuta, irudimena eta sormena ideia berriez jantzita, etxera itzuli nintzen. Eta hemen, bizitzak opari eder bat zuen niretzat: ipuinak kontatzeko tailer batean, lamia baten alabak oparipuinak idazteko aukera eman zidan. Iratxo ausartia naizenez baietz esan nion eta hemen nago, abentura berri honetan. Zein hunkituta nagoen!

 

 Erlazionatutako artikuluak:

 

 

 

About TTiKLiK!

3 comments

  1. Gallartako Liburutegia

    Zorionak Iratxe! Zure izena Ttikliken ikusteak pozten gaitu!

  2. Kaixo,
    Hasteko esan nahi dut sentitzen dudala eskertzeko mezu hau idazteko hainbeste denbora pasa izana. Baina azkenean hemen gara.
    Lehenik eskertu nahi nioke TTiklik guneari eta Itxarori oparipuinak eskatu eta jaso ahal izateko eskaintzen digun aukera. Altxor bat da.
    Bigarrenik gure esker beroenak zuri, Iratxe. Izugarri gustatu zaigu ipuina. Ni behintzat hunkituta geratu nintzen ipuina irakurtzean. Hain da egokia Oierrentzat, hain berea, hainbeste xehetasun daude kontuan hartuta … Oso oso polita izan da guretzat. Gainera, nik behintzat, pixka bat neure ipuin ere sentitu dut.
    Hilabete dexente ziren eskatu genuela eta pixka bat ahaztuta geunden, horregatik are ilusioa handiagoa egin zigun, ustekabeko sorpresa izan zelako. Ohean zegoela kontatu nion Oierri gau hartan, eta bere ere erabat ukituta geratu zen.
    Irakurri duten gure inguruko lagun eta familiartekoei ere gustatu zaie. Guk gainera zerbait gehiago egiteko asmoa dugu. Oierri asko gustatzen zaio marraztea, beraz testua zatitan banatu orri desberdinetan jartzeko, ilustrazioak egin eta liburu edo album ilustratu baten forma emango diogu. Nahi baduzu erakutsiko dizugu egiten dugunean.
    Eskerrik asko berriz ere.
    EIDER

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


− six = 2

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>