Edoskitze Tailerrak Irriargiren eskutik

  Elkar laguntzeko espazio bat da Edoskitze tailerra. Edoskitzearen inguruan hitz egiteko, haurdun dauden emakumeek, amek, aitek, haur jaio berriek, familiartekoek eta lagunek konpartitzen duten espazio bat da. Amagandiko edoskitzearen inguruko zalantzak eta kezkak azaldu, zailtasunak eta poztasunak partekatu eta informazioa eta esperientziak konpartitzen ditugu. Umeen loa, elikadura osagarria, kolikoak, edoskitzea eta lana, titia kentzea, [...]

Amagandiko esneak haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bat bakterio daramatza

  American Journal of Clinical Nutrition-en  ikerketa berri batek, osasuntsu dauden amek beraien esnean haurrentzako ezinbestekoak diren 700 bakteria mota desberdin dituztela ondorioztatu zuen.

Destetea: amaiera zoriontsua

   2013-01-14 hikhasi Bi aldeentzat, amarentzat zein haurrarentzat, onuragarria den harremanean oinarritzen da eradoskitzea. Oreka hori galdu eta bietako batentzat asegarria, positiboa eta atsegina izateari uzten dionean zentzua galtzen du. Hori nabarmendu du, lehenik eta behin, Carmen Ferro Villabonako (Gipuzkoa) anbulategiko emaginak. Hortaz, kasu bakoitza ezberdina da, harreman horren araberakoa, baita amak bularra emateari uzteko arrazoiak [...]

Amagandiko edoskitzea: esnea nola desizoztu

  Amagandiko edoskitzean desizoztu behar dugun aurreneko esnea izozkailuan denbora gehiena daramana izan behar da. Desizozteko modurik hoberena, aurreko gauean hozkailura ateratzea da; bertan poliki-poliki desizoztu dadin. Esne hau hurrengo 24 ordutan erabili beharko da.

Nutrizioa eta haurren osasuna. Zero urtetik hamaikara bitartean II

  Nutrizioa eta haurren osasuna. Zero urtetik hamaikara bitartean I EDOSKITZE ARTIFIZIALA Amagandiko edoskitzea posible ez denean, edota, gaixotasunen bat tarteko, gomendagarria ez denean -nahiko kasu arraroak biak ala biak-, edoskitze artifizialera jo beharko dugu. Behiaren esne eraldatuarekin egiten da, nutrizioaren aldetik amaren esnearen ahalik eta antzik handiena izan dezan. Dena den, ez dauzka lehen [...]

Nutrizioa eta haurren osasuna. Zero urtetik hamaikara bitartean I

  Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi Pediatra. Beraungo Osasun EtxeaItzulpena: Koro Garmendia SARRERA Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik, gizakia behar bezala hazi eta [...]

Bularra kendu ondorengo kalitate nutrizionala hobetuz

  • Aurreneko 4-6 hilabetetan amagandiko edoskitzea mantendu iturri nutrizional bakar bezala. • Zumoa %100 sartzeko itxaron 6.hilabetera arte; bere kontsumoa ez dadila 114-171 g/eguneko baino gehiagokoa izan; zumoak katiluan bakarrik eman, ez erabili biberoia. • Betetze seinaleei kasu egin eta ez gain-elikatu; bularreko haurrek eta haur txikiek badakite nola erregulatu eguneko kaloria ingesta; gogorik ez badute ez behartu jatera. Normalean jatordutik jatordura kaloria beharra [...]

Edoskitzaroan inguruneko kontaminaziora esposizioa gutxitzeko aholkuak

  Amaren esneak dituen toxikoei buruz entzutean, guraso batzuk edoskitzea etetea pentsatzen dutela badakigunez, informazio hau zabaltzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu:

Edoskitzea: “Babesa eta informazioa, amari laguntzeko tresna onenak”

2012-09-23 Unerik zailenetan, antzeko egoeran dauden emakumeen babesa oso lagungarri jotzen dute eradoskitzean zailtasunak dituzten amek. Esperientziak ezagutu eta informazioa elkartrukatzeko, gero eta ohikoagoa da edoskitzen ari diren amak elkartzea, dela osasun zentro bateko bileran, Esnearen Ligan, edo euren artean antolaturiko taldetxoetan, beti ere konfiantza giroan eta inor ez epaitzeko filosofiarekin. Amak eta gurasoek segurtasuna [...]

Haur eskoletan amagandiko edoskitzea izateko protokoloa

  Amagandiko edoskitzea, gure haurrari bere aurreneko urteetan eman diezaiokegun elikadura modu hoberena da. Haur eskolek amagandiko edoskitzea erreztu eta indartu beharko lukete. Edoskitze hau modu naturalean, ama bera eskolara joanez edo “>esnea aurretik atera eta behar bezala gordeta eramanez egin daiteke. Haur eskolek ama hauentzako edo esnea eman behar duten langileentzako leku egokiak izatea [...]

keep looking »