
Osoko Zerealen Esnea
8-12 hilabete bete ondoren eman daiteke, elikagai nagusi bezala. Osagai nagusienak osoko arroza, osoko arroz gozoa eta garagarra dira. Osoko arroza da zerealen esneko osagai nagusiena, nutrizionalki amaren esnera gehiena hurbiltzen dena da eta. Amaren esnearen gozotasuna eta nahiko proteina eta gantz izan dezan, osoko arroz gozo eta garagar gehiago gehi daiteke.

Oloa – Avena
Historia pixka bat: Europan kristo aurretik 500. urtean jada ereiten zuten oloa. Oloa, hasiera batean, terapeutikoki erabiltzen zen, baina gero, Eskozian, Ingalaterran, Alemanian eta Eskandinavian, oinarrizko elikagai izatera pasatu zen. Propietateak: Oloa, elikagaiz betetako zereala da, energia iturri paregabea: Proteinetan aberatsa. Gantzak (gariaren bikoitza ia). Karbohidratoak. B taldeko bitaminak, batez ere B1 edo Tiamina [...]

Artatxikia
Artatxikia, ale txiki horiak dauzkan zereala da. Bere aleak almidoian aberatsak dira eta mineraletan oso aberatsa: burnia, magnesioa, fosforoa eta silizioa dira aipagarrienak. A eta B taldeko bitaminak dauzka. Digestio errazekoa; lezitina eta kolinan aberatsa. ERREZETAK Artatxiki krema berdea Oinarrizko artatxikia

Arroza
Arroza garia eta gero, munduan gehien kontsumitzen den zereala da. 8.000 arroz mota baino gehiago daudela kalkulatzen da; hala ere normalean 3 multzotan sailkatzen dira: Ale luzeko arroza Ale motzeko arroza Ale ertaineko arroza Bitaminetan, mineraletan eta zuntzetan aberatsa. Manganeso, magnesio eta selenio iturri paregabea. Proteina kopuru garrantzitsua eta oso ondo digeritzen dena. [...]


