
ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrak‘ hitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen. Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? III
Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II IRUDI OHIKOENAK ETA HAIEN ESANAHI POSIBLE BATZUK:

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? II
Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? I MARRAZKIAK MARGOTZEKO DITUZTEN LIBURUXKAK EDO MARRAZTEKO ORRI TXURIAK? Margotzeko liburuak haurraren kontzentrazioa garatzeko eta lantzeko balio dute. Haur batzuk mota hauetako liburuxketan datozen marrazkiak margotzea beraiek marraztea baino nahiago dute, kasu hauetan margotzeko erabiliko dituzten koloreak izango ditugu kontuan.

Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? I
Marrazkia da gizakiak espresatzeko erabili izan duen modurik zaharrena. Historiaurretik erabili izan da marrazkia komunikatzeko tresna gisa. Aldi berean, iritziak emateko ere erabiltzen zen, idazkera bera ez baitzen existitzen. Haur batentzat ere bere komunikatzeko lehenengo modua, marrazkien bidezkoa da.

Sentimenduak birziklatzeko txokoa
Gure Ikastolan, orain dela seiren bat urte, elkarbizitza eta balioak lantzeko proiektu bat jarri zen martxan. Proiektu honek gaitasun desberdinak lantzeko hainbat jarduera eta baliabide eskaintzen dizkie ikasle, irakasle zein familiei. Horietako baliabide bat sentimenduak birziklatzeko txokoa da. Txoko hau Haur Hezkuntzako ikasgeletan erabiltzen da. Gure kasuan txoko hau ikasgelako iskin batean jarritako gortina [...]

Eskola etxean, etxean lana
Gaur egun beraien seme-alabak etxean heztea pentsatzen duten familia asko daude (homeschooling). Familia hauen barruan badaude batzuk etxe barrutik lana egiten hasi behar izan dutenak beraien amatasuna eta lana uztartu ahal izateko. Ekintzaile hauetatik bat aipatu nahiko genuke gaurkoan, ez egiten duena edo jartzen duen gogoagatik bakarrik, baizik eta euskaraz egindako materiala daukan gutxietako bat [...]

Haur agresibitatea: autokontrola ikasten
Bizitzako etapa batean, haurraren garapenaren barruan sartzen den gauza da haur-agresibitatea, haur baten garrasi egin edo hankei eragiten dienean adibidez; eboluzio-une batzuk badaude haurrak oraindik hitz egiteko gaitasunik ez dituenak eta ez du bere inpultsoak kontrolatzeko gaitasunik ere. Gauzak horrela izanda ere, jokabide hauek ez daude ondo ikusita aurrerago ematen diren eboluzio-etapetan eta askotan bai [...]

Nola jakin haurrak zer sentitzen duen?
Noelia honela nago! -”aurpegien horma-irudian” triste dagoen aurpegia erakutsiz. Berak bazekien zerbait sentitzen zuela, baino ez nola adierazi.

Zentzumen bitartez ikasten
Zentzumenak bizitza osoan zehar garrantzitsuak badira ere, garrantzitsuagoak bilakatzen dira haurraren lehen hiru urteetan zehar. Haurrarengan garatzen den lehen zentzumena, ukimena da. Haurra jaiotzen denean erabat babestua egotetik babesik gabe sentitzera pasatzen da. Uretan egotetik, arnasa hartzen ikastera. Iluntasunetik argitasunera. Espazio mugatu batetik, mugarik gabeko espazio batera. Ematen diren aldaketak hamaika dira. Haurra etengabe [...]

Haurra gainbabestea: behar duena baino gehiago edo gutxiago ematen ari ote naiz?
Zenbat aldiz entzun edo neure buruari esan diot “haurra gainbabesten ari naizela”, “gaizki ohitzen ari naizela” eta honek bai haurrarentzat eta guretzat izango dituen ondorioek kezkatu egiten gaituzte.
keep looking »

