
ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrak‘ hitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen. Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:

Haur agresibitatea: autokontrola ikasten
Bizitzako etapa batean, haurraren garapenaren barruan sartzen den gauza da haur-agresibitatea, haur baten garrasi egin edo hankei eragiten dienean adibidez; eboluzio-une batzuk badaude haurrak oraindik hitz egiteko gaitasunik ez dituenak eta ez du bere inpultsoak kontrolatzeko gaitasunik ere. Gauzak horrela izanda ere, jokabide hauek ez daude ondo ikusita aurrerago ematen diren eboluzio-etapetan eta askotan bai [...]

Beraiekin lo egin (haur psiquiatra baten errezeta)
Ibone Olzak argitaratua (pediatria, psiquiatría infantil) Honela da, nire kontsultan askotan guraso asko topatzen ditut, lotsatuta, dena kontatzen dutela. “Izan ere…oraindik…batzuetan…ezin dugu ekidin…gau erdian…batzuetan…ia beti…gurekin lo egiten du”. Beraren seme edo alabaz ari dira, normalean 1,2,3 4 edo 5 urtekoa eta gutxiagotan adin gehiago duena.

Nire haurrak negar egitean pazientziarik eza. Zer egin?
Silviak dio 16 hilabeteko haur bat daukat eta ez daukat batere pazientziarik negar egiten duenean; inoiz ez dut haur baten negarra jasaterik izan eta nire haurra jaio zenetik oso agresibitate handia sortzen zait negar egiten duen bakoitzean. Askotan nire kexak jasatea gogorra egiten bazait, pentsa haurraren negarrak edo kexak jasatea zer den niretzako. Isiltzean [...]

9 urteko haur baten portaera desegokia nola bideratu?
5 eta 9 urteko bi seme-alaba ditut. 9 urtekoak arazoak sortzen dizkit. Gaizki erantzuten dit, ez dit obeditzen ez bada presiopean, eta batzuetan, bere portaera desegokiarekin amaitzeko modu bakarra masaileko bat ematea da (badakit ez dela egokia, hala esan baitit eskolako psikologoak), baina muturreko batekin berehala gelditzen da, hori eskatzen duela dirudi. Jendearen aurrean zerbaiti ezetz esaten badiot, hatza altxatzen dit eta [...]

Haur baten eskutitza, munduko guraso guztiei
Ez egin garrasi. Garrasi egiten duzunean gutxiago errespetatzen zaitut. Gainera, niri ere garrasi egiten erakusten didazu eta nik ez dut nahi. Jokatu nirekin adeitasunez, zure lagunekin bezalaxe. Familiartekoak izateak ez du esan nahi lagunak izan ez gaitezkeenik.

Zigorrak, arauak, mugak, autoritate eta autoritarismoa
Beti esan izan zaigu haur txikiekin aritzeko pazientzia handia izan behar dela. Askotan, zigorrak eta arauak ezartzea seme-alabak txikiak hezitzeko modu desegokitzat jotzen dugu: “Gaixoa! Gizarajoa! Hain da txikia!” Alabaina, hezitzaile eta profesionalek gero eta maiztasun handiagoz azpimarratzen dituzte lehen haurtzaroan muga faltak sortzen dituen ondorio larriak. Batetik, familiaren elkarbizitzan eta bestetik, haurren etorkizuneko garapen egokian.

Anai-arreben arteko harmonia nola hobetu
Egilea: Gloria Pastor Blanco. Bigarren mailako irakaslea. ” Txoriak bezala hegan egiten ikasi dugu, arrainak bezala igeri egiten baina anaiak bezala batera bizitzen ez dugu ikasi“ (Martin Luther King)

Egiten, begiratzen baino gehiago
“Haurrek jolasten, estudiatzen baino gehiago ikasten dute; egiten, begiratzen baino gehiago.Heldu batek kontrolatu gabe egiten duten jokoa, haur batek ikutu dezakeen forma kutural altuena da.Ondo eta denbora askoan jolastu ahal izan duen haurra, heldu hobea izango da.”

Haur elikadura
Haurtzaroa, gure bizitzako etapa garrantzitsuena da. Etapa honetan aldaketa prozesu etengabean gaude eta horregatik, oso garrantzitsua da elikadura eta nutrizioari dagokion tokia ematea. Elikadura osasuntsu eta orekatu bat izanez gero, garapen fisiko eta intelektual hobea lortuko dugu.
keep looking »

