
Destetea: amaiera zoriontsua
2013-01-14 hikhasi Bi aldeentzat, amarentzat zein haurrarentzat, onuragarria den harremanean oinarritzen da eradoskitzea. Oreka hori galdu eta bietako batentzat asegarria, positiboa eta atsegina izateari uzten dionean zentzua galtzen du. Hori nabarmendu du, lehenik eta behin, Carmen Ferro Villabonako (Gipuzkoa) anbulategiko emaginak. Hortaz, kasu bakoitza ezberdina da, harreman horren araberakoa, baita amak bularra emateari uzteko arrazoiak [...]

Atxikimendu gida
Atxikimendua, guraso edo gurasoen eginkizuna betetzen dutenen eta haurraren artean sortzen den aurreneko afektibitate-lotura da. Lotura hori egunero sortu eta indartzen doa, oinarrizko zaintzak emanez eta haurraren beharrak erantzunez, hau dena maitasunetik.

Nire haurrak negar egitean pazientziarik eza. Zer egin?
Silviak dio 16 hilabeteko haur bat daukat eta ez daukat batere pazientziarik negar egiten duenean; inoiz ez dut haur baten negarra jasaterik izan eta nire haurra jaio zenetik oso agresibitate handia sortzen zait negar egiten duen bakoitzean. Askotan nire kexak jasatea gogorra egiten bazait, pentsa haurraren negarrak edo kexak jasatea zer den niretzako. Isiltzean [...]

Haur baten eskutitza, munduko guraso guztiei
Ez egin garrasi. Garrasi egiten duzunean gutxiago errespetatzen zaitut. Gainera, niri ere garrasi egiten erakusten didazu eta nik ez dut nahi. Jokatu nirekin adeitasunez, zure lagunekin bezalaxe. Familiartekoak izateak ez du esan nahi lagunak izan ez gaitezkeenik.

Nireak? Zureak? Gureak? (zaintze elkarbanaketa / etxebizitza txandakatzea)
“Nire gurasoek dibortziatzea erabaki zuten unean elkarrengandik aldendu izan balira, eta etxe ezberdinetan bizitzea lortu izan balute, gaur egun nire aitarekin dudan harremana askoz hobea izango litzateke, ziur”, dio bere izena eman nahi ez duen 21 urteko alaba hernaniarrak. Gurasoak bananduta izan arren, etxe berean bizi dira hirurak, duela bi urtetik. Krisiak mundua [...]

Ama ekintzaileak: etenaldiak ondo kudeatu
Ama batek ekintzaile bihurtzea erabakitzerakoan argi dauka bere helburua eta onura printzipalena, bere familiarekin egoteko denbora gehiago izatea dela. Ama ekintzaileek oso ondo kudeatu behar dute beraien denbora. Normala da etenaldiak izatea, guk ere libre egon nahi dugu, baina gure lanean eraginkorrak izateko gure denbora eta lekua mugatzen jakin beharra daukagu, gure [...]

Haurrak eta jana
Gurasooi hamaika buru hauste sortzen zaizkigu haurrak mahaian jartzen ditugunean. Gure haurrek ondo eta formal jatea gustatzen zaigu, baina gauzak, askotan, aldrebestu egiten dira eta kirioak dantzan jartzen zaizkigu nahi baino gehiagotan. Janariak lotura estua dauka haurraren mundu emozionalarekin eta horretaz arituko naiz artikulu honetan, bide batez jatorduetarako komenigarriak diren arau edo [...]

Etzaitut joaten utzi nahi
Etzaitut joaten utzi nahi. Barru-barruan sentitzen dudan min honek nerekin zaudela gogorarazten dit; beldurra daukat. Sentitzen dudan guztia esango banizu, hainbeste esplikazio, bizipen…dauzkat zuri kontatzeko… Barkamena eskatuko banizu, barruko min hau nolabait baretuko litzateke, baina beldurra dator berrriro; barruko min hori gutxitzen bada, galduko zaitudala iruditzen zait, joan egingo zarela… Etzaitut joaten utzi [...]

Noiz ikasi zenuen ama izaten?
Goizeko 5:34; Maritxinpartari (5 urte) komunera lagundu diot, ikaragarrizko logura neukan; banekien 26 minutu neuzkala iratzargailuak jo arte…eguneroko martxan hasteko minutu horiek ohean aprobetxatzeko asmoa buruan neukan bitartean zera galdetu dit: – “Ama, zuk noiz ikasi zenuen amatxo izaten?” Zast! hortxe harrapatu nau…. “zu jaio zinenean, Maritxinparta, zu jaiotakoan ikasi nuen nik ama izaten…”

Errespetuzko hazieran estimulazio goiztiarra behar da?
DE LO INNECESARIO DE LA ESTIMULACIÓN PRECOZ EN UN TIPO DE CRIANZA RESPETUOSA
keep looking »

