
Lotsatia naiz
Bai, oso lotsatia naiz. Ez zait urteak pasatu ahala kendu, ikaragarrizko lotsa pasatzen jarraitzen dut. Urteekin, gertatzen zaidan bakoitzean gainditu ahal izateko tresnak lortu ditut eta zerbaitengatik lotsa sentitzen hasten naizela sumatzen badu,t indarra hartu, 3 arte kontatu edo auzoko etxe bati itzuli bat eman eta izua sortzen didan X egoerari aurre hartzen ikasi [...]

Amorruaren Kudeaketa
Gaurko testua, Nerea Mendizabalek Ataunen (Gipuzkoa) eman zuen hitzaldi batetik ateratako laburpentxo bat da. Mila esker Ainhoa! Hitzaldiaren gaia haserrearen edo amorruaren kudeaketa izan zen. Kontutan izan beharreko aurreneko puntua, amorrua edo haserrea zerbait positiboa dela da, zuzenean begiratu behar duguna eta erabili behar dena, itoarazi gabe, eta/edo berau sentitzeagatik gaizki sentutu gabe. Haserrea [...]

0-5 urteko haurren emozioen erregulazioa
Haur-hezkuntzari dagokionez, ohikoa da entzutea, batez ere hezkuntzako erakunde formaletan lan egiten dutenen artean, honako baieztapena: “Gurasoak ez dira gai seme-alabak frustratzeko, hots, mugak jartzeko; ez behintzat espero zitekeen neurrian”. Honakoak izan litezke adierazpen horren azpian agerian gelditzen diren arazoak edota jokaera horren ondorioak: inolako mugarik jartzen ez duen hezkuntza sustatzea, inpultsoak kontrolatzeko arazoak izatea, aldika bulkada [...]

Premiarik gabeko frustrazioa haurtzaroan
Gure gizartean, txiki-txikitandik erakusten zaigu frustrazioa jasaten. Zabalduta dagoen ustea da helduok nahita frustraziorik eragiten ez badiegu, haur txikiek ezingo dietela inolako mugarik jarri beren eskaerei (“perbertso polimorfoak”) eta, ondorioz, heldutan antisozialak eta moldatu gabekoak izango direla.


