
Haurrarekin “ohea partekatzea” BAI ala EZ?
Ohe-partekatzearen inguruko aurreiritziak dituzu? Aurreiritziak ebidentzia gutxiko iritziak dira eta eratzen dira, gure ustez, ondorio kaltegarriak direnak ekiditeko. Aurreiritzi hauek kulturalki eraginak daude. Beste hainbat kultura nahiz lurraldetan ohiko praktika bat da; esaterako, Indian (% 93), Japonian (% 59) edo Korean (% 45). Herrialde/kultura hauetan ez daude ohe-partekatzeari buruz gurean existitzen diren aurreiritziak. Tamalez, [...]

Tonuccirekin mingaina dantzan eta buruan zalantzak
Pasa den asteburuan Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilaria izan genuen Euskal Herrian “Herri hezitzailea, eskola herritarra” izenburupean ospatutako jardunaldietan. Berarekin mahai baten inguruan kafe bat hartzeko aukera izan nuen eta egun Lakuntzan aurrera eramanen dugun prozesu parte – hartzailea bati buruz hitz egin genuen. Prozesu honen helburua haurrei hitza eman eta eurentzako izanen den [...]

ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrak‘ hitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen. Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:

Nola jakin haurrak zer sentitzen duen?
Noelia honela nago! -”aurpegien horma-irudian” triste dagoen aurpegia erakutsiz. Berak bazekien zerbait sentitzen zuela, baino ez nola adierazi.

Zaletasunak sustatzeko ezagutu egin behar ditugu
guraso.com 2013/03/01 Seme-alaben zaletasunak identifikatzeko denbora eman behar da eurekin.

Nork zaintzen du nor?
Nork zaintzen du nor? Ikus dezagun bideotxoa eta gero metaforikoki pentsa dezagun, edo literalki nahi bada. Txakurrak haurra zaintzen du baina haurra zakurrak darama sokatik, orduan, nork zaintzen du nor? Beno, hausnarketa honek ez ninduke urrutiegi eramango. Txakurrak ikasi du umea zaintzeko ardura duela eta lan hori burutzeko sokatik helduta eramaten uzten da. [...]

Zure haurrarekin jolastuz…1etik 2urtera
Sasoi honetan jolasak eta esploratzeak beste bide bat hartuko dute: mugimendua eta hizkuntza. Haurra bera bakarrik lekualdatzeko gai da, herrestatuz, buelta emanez, lau-hankatan eta azkenik oinez. Mundua beste modu batean aztertzeko jarrera eta mugimendu desberdinak ezagutzen ditu; hau dela eta, garrantzitsua da adin honetako ezaugarri ebolutiboak ezagutzea, haurrari modu naturalean ateratzen zaizkion mugimendu eta jarrera hauek [...]

Zure haurrarekin jolastuz…0tik urte 1era
Haurraren bizitzako aurreneko urtean, bere garuna inoiz baino azkarrago hazten da eta hainbat eta hainbat neurona-konexio egiten dira; hori dela eta, oso garrantzitsua da berarekin jolastea, batez ere familian, jolasa ikasteko eta haurren garapenerako daukagun tresna boteretsuena da eta. Daukan garrantzia emango bagenio, bizitza guztira heda daiteke jolasaren garrantzia. Beti ere jolasa, aztertzea, esperimentatzea, aurkitzea.. [...]

Zentzumen bitartez ikasten
Zentzumenak bizitza osoan zehar garrantzitsuak badira ere, garrantzitsuagoak bilakatzen dira haurraren lehen hiru urteetan zehar. Haurrarengan garatzen den lehen zentzumena, ukimena da. Haurra jaiotzen denean erabat babestua egotetik babesik gabe sentitzera pasatzen da. Uretan egotetik, arnasa hartzen ikastera. Iluntasunetik argitasunera. Espazio mugatu batetik, mugarik gabeko espazio batera. Ematen diren aldaketak hamaika dira. Haurra etengabe [...]

Noiz hasi irakurtzen?
Testu hau 2012-02-25ean ttiklik.com-en atera zenaren berrargitalpena da: Elkarrizketa honetan adituak haurren irakurtzen ikasteko adinik egokiena zein den argudiatzen du. ANA TEBEROSKY «Haur batzuk etxean mila bat ordu irakurrita iristen dira gelara eta beste haur batzuk bat ere gabe» Argentinan jaio zen, berak kontatzen duenez, erdiak baino gehiago euskal abizenak ziren eskualde batean. Berea, [...]
keep looking »

