
ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrak‘ hitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen. Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:

Kasketaldiak ulertzen esku-hartzeko irizpideak izateko
Guraso askok, haurren garapenaren momentu batetik aurrera, hauekin harremana borroka baten modura bizi dute. Esnatzea, gosaltzea, bainua hartzea edo eta jertsea jarri behar izatea, bat batean, haserrealdi desproportzionatu batean bihurtu daiteke. Kasketen aroa hasi da.


