
Zigorrak, arauak, mugak, autoritate eta autoritarismoa
Beti esan izan zaigu haur txikiekin aritzeko pazientzia handia izan behar dela. Askotan, zigorrak eta arauak ezartzea seme-alabak txikiak hezitzeko modu desegokitzat jotzen dugu: “Gaixoa! Gizarajoa! Hain da txikia!” Alabaina, hezitzaile eta profesionalek gero eta maiztasun handiagoz azpimarratzen dituzte lehen haurtzaroan muga faltak sortzen dituen ondorio larriak. Batetik, familiaren elkarbizitzan eta bestetik, haurren etorkizuneko garapen egokian.

6-11 urte. Nola jokatu gurasook seme-alabek zer irakatsi dutenean?
Sozializazio prozesuaren bidez gizon-emakumeok bizi garen jendartearen bizimodua, ohiturak, balioak, hizkuntza(k)… eskuratu eta barneratzen ditugu eta geure ingurura egokitzen gara. Horrela bilakatzen gara gure taldeko kideak. Prozesu horretan familia eta eskola dira haurren sozializazio eragile nagusiak, baina ez bakarrak, sozializazioa ez baita haurtzarora mugatzen. Batzuetan, egoera berrietara edo beste inguruetara doitu beharrak pertsona helduak sozializazio berriak egin beharretan jartzen ditu. Adibidez, beste herri batera bizitzera goazenean, lanez aldatzen [...]

6-11 urte. Sozializazio prozesua
Guraso askok uste dute beraien seme-alaben sozializazio prozesua berez modu naturalean gertatzen dela. Artikulu honetan ikusiko dugu lagunak egitearen lana gatazkekin eta dezepzioekin lotuta dagoen konkista gogor bat dela. Prozesu garrantzitsu honetan familiaren papera zein den argitzen saiatuko naiz.


