
Ekainak 22
Ekainak 22an sorpresa polita daukagu, ‘El Parto es Nestro‘-ko kide den Marga Paulisen eskutik hitzaldi bat eta haurdunaldirako bikoteen masaje ikastaro-tailerra izango ditugu. HAURDUNENTZAKO MASAJEA BIKOTEKA: 10:00-14:00 “AMATASUNAZ JABETZEN” DOAKO HITZALDIA: 16:30-18:00

Gutxinaka-gutxinaka: jolasaren garrantzia TTiKLiK!ELKARGUNEAn
UZTAILAK 6… GUTXINAKA-GUTXINAKA TTIKLIK ELKARGUNEAN!! Larunbat osoa familiei zuzenduta izango da hainbat tailer eskainiz; bertan, berezko jolasaren bidez umearekiko errespetua eta gozamena zabalduko da. Mugimendua, irudimena, sormena eta zentzuak piztuko dira material ezberdinetako ezaugarri eta aukerak familian ezagutuz. Umearen pausuak jarraituz dena ezberdin ikusten eta ulertzen da. Eguna bukatzeko helduak ere protagonistak izango dira haurtzaroko [...]

Oparipuina: June Tximeleta
Inoiz, galdetuko zenion zure buruari, ea tximeletak nondik nora gureganatu zaizkigun. Galdetu bai, baina agian ez duzu erantzun zehatz eta garbirik aurkitu. Nik, ordea, badut erantzuna eta, horren berri izan dezazuen, tximeleta atsegin eta politaren istorioa kontatuko dizuet:

TTiKLiK! ELKARGUNEA: udalekuak
Zure alaba edo semearentzako udaleku desberdin batzuk nahi dituzu? Beran emozioak landu, komunikazio ez-bortitza erabiliz goxatu eta yoga ikasteko aukera izango dutena? Jangela zerbitzuarekin batera, gurasoek umeekin bazkaltzeko aukera izango duten toki baten bila zabiltz? Hau da orduan zure aukera: TTiKLiK!ELKARGUNEAko udalekuak: Ekaineko azkeneko astea eta uztaila. 3 aste edo 5 asteko moduluak. 12-15 [...]

ZZ: TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal-en eskutik ‘ZZ: Zeloak eta Zigorrak‘ hitzaldi-solasaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan entzun, hitz egin eta gure barruak husteko parada izan genuen. Bi gai hauekin orduak eta orduak pasatu daitekeenez eta 2 orduko tartea bakarrik geneukanez, motz geratu zitzaigun ekitaldia…beratik atera genituen ondorio batzuk azaldu nahi dizkizuegu:

Oparipuina: Kirol Galduen Lurraldea
Inspirazioa inguruan hegan dabilen iluntzean Nahia Alkorta Elezgaraiek Ioritz, Yolanda eta Javiri eta abenturazale txiki guztiei idatziriko ipuina. Bazen behin, Barakaldo deitzen zen herri batean, txoko berezi-berezi bat. Kale nagusiaren ertz batean, ia kalea amaitzen den tokian, estolda bat ikus daiteke. Kalean gora eta behera dabiltzanek, lurrera begiratzeko astirik gabe hara eta hona dabiltzanek, [...]

Txikibiltariak-en aurkezpena TTiKLiK!ELKARGUNEAn
Maiatzak 7an Beasainen ireki berri den TTiKLiK!ELKARGUNEAn, ‘Txikibiltariak’ ekimenaren aurkezpena burutu zen. Ekimen hau, IBILBIDEAK(http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/), Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo baten parte da.

TTiKLiK! ELKARGUNEA: estreinaldia
Atzo arratsaldeko 5:30etan TTiKLiK!ELKARGUNEAko estreinaldia izan zen. Bertako aurreneko kurtsoa, Garbiñe Etxanizek gidatutako haur-yoga klasea izan genuen. Gure Maritxinparta bertan izan zen eta aurreneko aldia izateko oso oso gustora atera zen.

Iritsi da eguna
Duela pare bat urte koaderno baten gaineko zirriborroa zen ametsa, gaur egi bihurtzera doa. Ez dugu esango nerbioak dantzan ez ditugunik, ez. Baina era berean barru-barrutik lasaitasun ahots batek egin dugun esfortzuak benetan balioko duela esaten digu eta horrekin geratzeko asmoa dugu. Askotan esan dugu, baina ez gara esateaz aspertuko; mila esker gure bide [...]

Oparipuina: Harrizko Gaztelua
Etxeko goxoan urtarrila dirudien maiatzean Ekain eta familiarentzat Nahia Alkorta Elezgaraiek idatziriko ipuina. Etxea maitasuna dagoen tokian eraikitzen baita. - Non ote dabil Ekain? - Bere gelan egongo da. - Afaltzera etortzeko esango diot.
keep looking »

