Nolakoa izan zen zure erditzea?

  Jakin badakigulako…“Jaiotzeko modua aldatzen badugu, mundua aldatuko dugu” TTiKLiK!-etik  ekimen berri bat martxan jarri nahi dugu. Bai ama eta bai aitak zuen haurren jaiotzak kontatzera animatu nahi zaituztegu, jaio ziren unea, zer espero zenuten, aurreko, momentuko eta ondorengo beldurrak, poztasunak, etsipenak…zuen sema/alaba ikustean izandako erreakzioak. Dena pentsatu moduan izan zen? Ondo atera zen dena? Modu [...]

Errespetu eza jasan behar …

  Oraingoan osasun zentroan izandako esperientzia bat kontatu nahi dizuet. Orain dela hilabete batzuk semearen Ikastolatik telefono dei bat jaso nuen arratsaldeko lauak aldera. Nire semearen tutorea zen eta ahal bezain azkar osasun zentrora joateko eskatu zidan. Nire semea ikasgelan jolasten erori zen eta buruan zauri bat egin zuen. Zauri hau nahiko sakona zen, beraz [...]

Destetea: amaiera zoriontsua

   2013-01-14 hikhasi Bi aldeentzat, amarentzat zein haurrarentzat, onuragarria den harremanean oinarritzen da eradoskitzea. Oreka hori galdu eta bietako batentzat asegarria, positiboa eta atsegina izateari uzten dionean zentzua galtzen du. Hori nabarmendu du, lehenik eta behin, Carmen Ferro Villabonako (Gipuzkoa) anbulategiko emaginak. Hortaz, kasu bakoitza ezberdina da, harreman horren araberakoa, baita amak bularra emateari uzteko arrazoiak [...]

Haur eskoletan amagandiko edoskitzea izateko protokoloa

  Amagandiko edoskitzea, gure haurrari bere aurreneko urteetan eman diezaiokegun elikadura modu hoberena da. Haur eskolek amagandiko edoskitzea erreztu eta indartu beharko lukete. Edoskitze hau modu naturalean, ama bera eskolara joanez edo “>esnea aurretik atera eta behar bezala gordeta eramanez egin daiteke. Haur eskolek ama hauentzako edo esnea eman behar duten langileentzako leku egokiak izatea [...]

Ama ekintzaileak: etenaldiak ondo kudeatu

      Ama batek ekintzaile bihurtzea erabakitzerakoan argi dauka bere helburua eta onura printzipalena, bere familiarekin egoteko denbora gehiago izatea dela. Ama ekintzaileek oso ondo kudeatu behar dute beraien denbora. Normala da etenaldiak izatea, guk ere libre egon nahi dugu, baina gure lanean eraginkorrak izateko gure denbora eta lekua mugatzen jakin beharra daukagu, gure [...]

Haurrak eta jana

     Gurasooi hamaika buru hauste sortzen zaizkigu haurrak mahaian jartzen ditugunean. Gure haurrek ondo eta formal jatea gustatzen zaigu, baina gauzak, askotan, aldrebestu egiten dira eta kirioak dantzan jartzen zaizkigu nahi baino gehiagotan.     Janariak lotura estua dauka haurraren mundu emozionalarekin eta horretaz arituko naiz artikulu honetan, bide batez jatorduetarako komenigarriak diren arau edo [...]

Etzaitut joaten utzi nahi

      Etzaitut joaten utzi nahi. Barru-barruan sentitzen dudan min honek nerekin zaudela gogorarazten dit; beldurra daukat. Sentitzen dudan guztia esango banizu, hainbeste esplikazio, bizipen…dauzkat zuri kontatzeko… Barkamena eskatuko banizu, barruko min hau nolabait baretuko litzateke, baina beldurra dator berrriro; barruko min hori gutxitzen bada, galduko zaitudala iruditzen zait, joan egingo zarela… Etzaitut joaten utzi [...]

Noiz ikasi zenuen ama izaten?

  Goizeko 5:34; Maritxinpartari (5 urte) komunera lagundu diot, ikaragarrizko logura neukan; banekien 26 minutu neuzkala iratzargailuak jo arte…eguneroko martxan hasteko minutu horiek ohean aprobetxatzeko asmoa buruan neukan bitartean zera galdetu dit: – “Ama, zuk noiz ikasi zenuen amatxo izaten?” Zast! hortxe harrapatu nau…. “zu jaio zinenean, Maritxinparta, zu jaiotakoan ikasi nuen nik ama izaten…”

La revolución de las madres. El desafío de nutrir a nuestros hijos

Ama-ume afektibitate-lotura

  “Una mujer, nuestra madre, es el primer ser con quien entramos en contacto”Daniel Stern    VINCULO AFECTIVO MADRE-HIJO El principal vínculo y el más persistente de todos es habitualmente el que se establece entre la madre y el niño, y se consolida como un vinculo afectivo cuando existe un amor reciproco entre el recién nacido [...]

keep looking »