Gutxinaka-gutxinaka: jolasaren garrantzia TTiKLiK!ELKARGUNEAn

  UZTAILAK 6… GUTXINAKA-GUTXINAKA TTIKLIK ELKARGUNEAN!! Larunbat osoa familiei zuzenduta izango da hainbat tailer eskainiz; bertan, berezko jolasaren bidez umearekiko errespetua eta gozamena zabalduko da. Mugimendua, irudimena, sormena eta zentzuak piztuko dira material ezberdinetako ezaugarri eta aukerak familian ezagutuz. Umearen pausuak jarraituz dena ezberdin ikusten eta ulertzen da. Eguna bukatzeko helduak ere protagonistak izango dira haurtzaroko [...]

Zure haurrarekin jolastuz…1etik 2urtera

  Sasoi honetan jolasak eta esploratzeak beste bide bat hartuko dute: mugimendua eta hizkuntza. Haurra bera bakarrik lekualdatzeko gai da, herrestatuz, buelta emanez, lau-hankatan eta azkenik oinez. Mundua beste modu batean aztertzeko jarrera eta mugimendu desberdinak ezagutzen ditu; hau dela eta, garrantzitsua da adin honetako ezaugarri ebolutiboak ezagutzea,  haurrari modu naturalean ateratzen zaizkion mugimendu eta jarrera hauek [...]

Zure haurrarekin jolastuz…0tik urte 1era

  Haurraren bizitzako aurreneko urtean, bere garuna inoiz baino azkarrago hazten da eta hainbat eta hainbat neurona-konexio egiten dira; hori dela eta, oso garrantzitsua da berarekin jolastea, batez ere familian, jolasa ikasteko eta haurren garapenerako daukagun tresna boteretsuena da eta. Daukan garrantzia emango bagenio, bizitza guztira heda daiteke jolasaren garrantzia. Beti ere jolasa, aztertzea, esperimentatzea, aurkitzea.. [...]

Haurren trebetasunen garapenerako joko eta jolasen papera

  Jolasa izan da eta izango da haurren garapenerako jarduera garrantzitsuenetako bat. Oinarrizko zentzua dauka umeen bizitzetan eta ez izaera ludikoan bakarrik, beraien garapenean, modu kognitiboan, formakuntza pertsonala eta soziala garatzerakoan baita ere; jolasaren bidez libreki espresatu daitezke, beraien irudimena garatu; beraien identitatea, autonomia sortu eta gurasoekiko elkarbizitza indartu.

Jolasaren garrantzia, jaiotzen garenetik zahartzaroraino

  Jolasaren bidez, umeak, bizitza errealak uzten ez dizkion rol, pertsonai, egoera etab.etan kokatuta egotea lortzen du. Fantasia eta imajinazioz beteta dago, helbururik gabe, baina haurraren garunarentzako erabat baliagarria da, bere ikasketa iturria baita. Umeek joko eta aztertze bidez ikasten dute; espazioak ezagutzen dituzte eta beraien ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Handitzen goazen heinean, jokoa mugatutako [...]

Agresibitatea jolastu

  2012/11/26 Laura Rodriguez Puertas Oso arrunta da jotzen duen umea “jotzaile”, “astakilo”, “zapaltzaile”… dela entzutea, edo, orokorrean, ume oldarkorra. Horrela, umean sortzen den etiketa arriskutsua izan daiteke jokaera horretatik irten ahal izateko, ez baitio batere laguntzen umeari hura garatu eta gainditzen. Izan ere, ez da kontuan izaten “jotzaile” honek daukan adinaren arabera jokaera hori [...]

Bizitzarako Jolasak

  guraso.com 2012/11/05   Bazen behin kaosa nagusi zen garai eta leku bat. Kaos horretan zelula batek iraun egin zuen eta bere beharrak identifikatu eta asetuz aurrera atera zen. Kanpoko kaosa eta bere barruko ordena bereizteko gai zen eta kanpoko zein materia zen arriskutsua eta zein ez jakinez, bere oreka eta ongizatea bilatzen zituen. Bere [...]

“Haurrek jolastu besterik ez dute egiten”

   2012/11/11 Jone Areta Urrestaratzu Askotan entzun izan dut haurrek jolastu besterik ez dutela egiten. Eta nik nire buruari galdetzen diot: eta zer da bada egin beharko luketena?? Eta gurasoekin formazio saioetan biltzen naizenean ere beraiei luzatzen diet galdera hau. Mundu guztia ixilik gelditzen da. 0-6 urte bitarteko etapan, hezkuntza arautuan zein kalean, haurrek jolastu besterik [...]

Egiten, begiratzen baino gehiago

   “Haurrek jolasten, estudiatzen baino gehiago ikasten dute; egiten, begiratzen baino gehiago.Heldu batek kontrolatu gabe egiten duten jokoa, haur batek ikutu dezakeen forma kutural altuena da.Ondo eta denbora askoan jolastu ahal izan duen haurra, heldu hobea izango da.”

Gure seme-alabekin jolastu

Beharra nahia baino gehiago  Egunean zehar haurrekin jolasteko tartea izatea haren garapenean elikadura bezain garrantzitsua da. Hala ere, gure seme-alabekin jolastea ez da lan erraza. Gurasoentzat aspergarria da batzuetan eta eguneroko bizitzan aparteko ahalegina eskatzen die, gero eta estres gehiago eta denbora librea urria nagusi diren garai honetan. Hiru urte bete arte jolasa oso garrantzitsua [...]