Txokolatezko ipuinak. MAITE FRANKO

  Zelaeta Berri Plaza 3 20200 Beasain (Gipuzkoa) ‘ Maite Frankoren eskutik, Beasaingo Jaien barruan antolatutako ekitaldia. Kontaketa saioa+sorpresa bukaeran ’  4tik 7 urte bitarteko haurrentzako INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.ttiklik.com/elkargunea Plaza mugatuak dira eta horregatik lekua erreserbatzea komeni da. Erreserbatzeko deitu 646502298 telefonora edo idatzi info@ttiklik.comhelbidera. Sarrera: 2.5 € *Bukaeran merienda berezia egongo da (baino shhhh…hau ez kontatu umeei!)   [...]

Oparipuina: Nahiaren nahiak

  Maite Frankok Barakaldoko Nahiari idatzitako ipuina Nahi izatearen indarra. Zure gurasoek ume bat munduratu nahi izan zuten, Nahia. Haien amets handia zen, zoriontasun izugarria eragiten duten horietakoa. Eta nahia egia bihurtuta, zu jaio zinen haien ametsa betez. Nahita etorri ziren mundura, Nahia, zuk ere nahi zenuelako, eta gurasoen nahia zinela argi izateko, Nahia jarri [...]

Oparipuina: Tashi delek

  Maite Frankok Bilbon bizi den Maiderri idatzitako ipuina Maiderri, eta bera bezalako emakume kuxkuxeroei, idatzitako ipuina. Jakin-mina du Maiderrek, jakin-min handia, inoiz amaitzen ez den horietakoa. Galderaz beteta du burua, eta baita erantzunez ere (baina erantzun berri bakoitzak galdera berria sortzen dio, ordea!).  Bi pasiok txundituta daukate: Gizakiak (eta gizakiaren lotutako guztiak, hau da, [...]

Oparipuina: Hiru erregin t´erdi eta patata tortila bat

    Maite Frankok Loiuko Maialeni idatzitako ipuina Amona sukaldari eta Printzesa Txiki baina ausarten omenez idatzitako ipuina. Loiuko gure Maialen txoratu egiten omen da Amumaren tortilarekin (Amuma biloba txiki honekin txoratzen den neurri berean, suposatzen dut.) Sukaldaritza maitasun oparia bihurtzen denean edozein txoratu baitezake. Doala, beraz, su txikian egosi den ipuintxo hau lapiko artean [...]

Oparipuina: Oroitzeko moduko ekain gaueko ametsak

  Maite Frankok Ormaiztegiko Oroitzi idatzitako ipuina Irakurtzea gehiegi maite ez duen batentzat sortutako ipuin luzea, atalka irakurtzeko pentsatua. Irakurtzea, nola izan ote daiteke dibertigarria? Eserita egon behar duzu, mugitu gabe, telebista itzalita, eta bakarrik! Baina nork asmatu ote zuen halako jolas aspergarria? Irla desertu batean bizi zenak? Ala seme-alabak nola zigortu ez zekien guraso [...]

Oparipuina: Amets eta Trakets, erreskaterako prest!!

      Maite Frankok Igeldoko Ametsi idatzitako ipuina   Anai txikiaren etorrera berriz ere ipuinaren ardatza. Gogorra egin omen zaio Amets txikiari halako batean hiru izatetik lau izatera pasatzea. Umeak maite ditu, bai, (pediatra izan nahiko luke handitan) eta baita bere anaia ere, jakina! Baina …, baina … Ene, batzuetan zeinen garesti ordaintzen duen [...]

Aitarik gabeko printzea

      Aitarik gabeko printzea Maite Frankok Elgoibarko Maite ama eta Beñat semeari idatzitako ipuina   Maitek Maiteri Intseminazio artifiziala eta bakarkako amatasunaren gaia nola azaldu lau urteko ume bati? Ipuin bat idazteko eskatu zenidan, Maite, zure Beñat txikiari nondik ote zetorren kontatu ahal izateko. Ardura handia niretzat, baita erronka interesgarria ere. Maitasun guztiarekin sortutako istoriotxoa [...]

Oparipuina: Bihotzak sabeletik

  Maite Frankok webgune honetako oparipuin idazle dabilen Nahia Alkortaren semea den Anerri idatzitako ipuina ..:: Nahiari ::.. Ipuintxo hau hilabetetan zehar hazi da nire barruan, Nahia, zure Aner bezala. Zure eskaera jaso nuenean (2012eko maiatzean) ideia bat etorri zitzaidan berehalaxe burura. Ipuina orduan hazia besterik ez zen.

Oparipuina: Hiru txerritxo zikin-txukuntxo

  Maite Frankok Ordiziako Uxue, Markel eta Libe anai-arrebei idatzitako ipuina Txukuntasunaren inguruko ipuina idazten saiatu gara gaur, honetaz asko dakiten Uxue, Markel eta Libe anai-arrebentzat. Ipuin txukuna edo ez ote den beraiek esango digutelakoan, hortxe doa gure istoriotxoa.

Oparipuina: Makarroi boy, gure heroi!

  Maite Frankok Altzagako Aioraren anaia den Oskitzi idatzitako ipuina   Aiora gogoratzen al duzue? Bai, Aiora asko daude munduan; Aiora masajistaz ari naiz, behatzen lekuan pintzelak zituen neskato bizkorraz hain zuzen. Haren anaia den Oskitzentzako ipuina idatziko dugu gaur, bazkaltzen duen bitartean, amari konta diezaion. On egin, beraz, istoriotxo honek!    Bazen behin pure berde-berde [...]

keep looking »