
Gutxietsitako gatza
Garrantzi handia daukan kontu bat da, gure jatordu guztietan erabiltzen baita eta beste hainbeste produktu askotan ezkutuan agertzen da. Itsasoko ura lurrunduz edo lurreko mehatzeetatik lortzen da. Bere oinarrizko elementua sodioa da eta gure nerbio sistemak ezin du bera gabe bizi.

Oligoelementuak falta zaizkit?
Oligoelementuen gabeziak sor ditzaketen desorekak: Azufrea Gabezia: Infekzioentzako erresistentzia gutxi. Azaleko gaixotasunak. Elikagaien asimilazio urria. Bronkioak ahultzea. Non topa dezakegu: Baratzuria, tipula, aza, porrua, garagarra, datilak, errefautxoak (rabanitos), artoa, arroz integrala, almendrak, galorratza (germen de trigo), azalorea, albertxiko, marrubiak, arraultzak.

Burdina
Beharrezkoa klorofila sortzeko, katalizatzailea, erreakzio kimikoetan eta zitokromoak osatzeko ere, hauek parte hartzen dute arnasketa zelularrean eta hemoglobinan. [BURDINA mg/100g] Teca hartzidurak 60 Iziki algak 29 Te bancha, makiltxotan, 28 urtekoa 37 Te berde basatia 20 Te beltza 17 Wakame algak 13 Arame algak 12 Nori algak 12 Sesamo haziak 10.5 Soja 8.5 Eguzkilore [...]

Kaltzioa
Organismoan ugarien agertzen den minerala da kaltzioa, eta pisu guztiaren % 2 inguru hartzen du. Gorputzak daukan kaltzioaren % 99 hezurretan egoten da, eta gainerakoa, zelula-barneko eta zelula-kanpoko likidoetan, non prozesu funtzional garrantzitsuak egiten dituen: nerbio-bulkada transmititu, neurona-kitzikapena eta neurotransmisoreen osaketa, odol-koagulazioa, eta abar. Elikagaiek duten kaltzioaren % 25 eta % 40 artean xurgatzen [...]


