
Zure haurrarekin jolastuz…1etik 2urtera
Sasoi honetan jolasak eta esploratzeak beste bide bat hartuko dute: mugimendua eta hizkuntza. Haurra bera bakarrik lekualdatzeko gai da, herrestatuz, buelta emanez, lau-hankatan eta azkenik oinez. Mundua beste modu batean aztertzeko jarrera eta mugimendu desberdinak ezagutzen ditu; hau dela eta, garrantzitsua da adin honetako ezaugarri ebolutiboak ezagutzea, haurrari modu naturalean ateratzen zaizkion mugimendu eta jarrera hauek [...]

Zure haurrarekin jolastuz…0tik urte 1era
Haurraren bizitzako aurreneko urtean, bere garuna inoiz baino azkarrago hazten da eta hainbat eta hainbat neurona-konexio egiten dira; hori dela eta, oso garrantzitsua da berarekin jolastea, batez ere familian, jolasa ikasteko eta haurren garapenerako daukagun tresna boteretsuena da eta. Daukan garrantzia emango bagenio, bizitza guztira heda daiteke jolasaren garrantzia. Beti ere jolasa, aztertzea, esperimentatzea, aurkitzea.. [...]

Jolasaren garrantzia, jaiotzen garenetik zahartzaroraino
Jolasaren bidez, umeak, bizitza errealak uzten ez dizkion rol, pertsonai, egoera etab.etan kokatuta egotea lortzen du. Fantasia eta imajinazioz beteta dago, helbururik gabe, baina haurraren garunarentzako erabat baliagarria da, bere ikasketa iturria baita. Umeek joko eta aztertze bidez ikasten dute; espazioak ezagutzen dituzte eta beraien ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Handitzen goazen heinean, jokoa mugatutako [...]

“Haurrek jolastu besterik ez dute egiten”
2012/11/11 Jone Areta Urrestaratzu Askotan entzun izan dut haurrek jolastu besterik ez dutela egiten. Eta nik nire buruari galdetzen diot: eta zer da bada egin beharko luketena?? Eta gurasoekin formazio saioetan biltzen naizenean ere beraiei luzatzen diet galdera hau. Mundu guztia ixilik gelditzen da. 0-6 urte bitarteko etapan, hezkuntza arautuan zein kalean, haurrek jolastu besterik [...]

Begiratzen dakiten begiak, itxaroten dakiten eskuak
Ianire Jaio 2011/01/17 Haur bat gelara sartu da bere amaren besotan. Hezitzailea gerturatu egin da eta itxaron, presarik gabe; testuingurua behatu du, haurra entzun du. Bere atzealdean familien argazkiz osaturiko horma-irudia dago. Denbora bat pasa ondoren, haurrak hezitzailearengana joatea erabaki du, eskuan objektu bat hartuta. Ama, gauza handirik esan gabe, badoa eta hezitzailea eta haurra [...]


