
Kolaboratzaile berria: Monica Alvarez
Monica Alvarez, psikologa perinatala, bikote eta familia terapeuta, haurdunaldiko dolu eta dolu-perinatalean aditua. Emozio laguntza eta laguntza-terapeutikoa lantzen ditu eta gaurtik aurrera gure kolaboratzaile izango da bai ttiklik.com web gunean eta baita ere TTiKLiK! ELKARGUNEAn. Fitxa osoa ikusteko: HEMEN ONGI ETORRI MÓNICA!!!

Galdera
ZEIN KOLOREZ MARGOTUKO ZENUKE TTiKLiK!ELKARGUNEAko KANPOKALDEA? ZE KOLORE ERLAZIONATZEN DUZU TTiKLiK!EKIN? TTiKLiK! TALDEA

Eskola etxean, etxean lana
Gaur egun beraien seme-alabak etxean heztea pentsatzen duten familia asko daude (homeschooling). Familia hauen barruan badaude batzuk etxe barrutik lana egiten hasi behar izan dutenak beraien amatasuna eta lana uztartu ahal izateko. Ekintzaile hauetatik bat aipatu nahiko genuke gaurkoan, ez egiten duena edo jartzen duen gogoagatik bakarrik, baizik eta euskaraz egindako materiala daukan gutxietako bat [...]

Kolaboratzaile berria: Nere Gabantxo
Ezagutu nahi?

TTiKLiK! ELKARGUNEA agenda
TTiKLik! ELKARGUNEko web gune berria martxan jartzen dugun bitartean…hona hemen bertan izango dezuenaren aurrerapen bat:

TTiKLiK! ELKARGUNEA
Hilabete bat falta da gure proieku berriak argia ikus dezan. Duela hilabete batzuk amets bat zena egia bihurtzeko bidean doa eta bide honen amaieran zuek denok gurekin izatea nahiko genuke. Hemendik gutxira TTiKLiK! ELKARGUNEAk eskainiko dizkizuen aukera eta baliabide guztiak zein diren argitaratuko ditugu, denon beharrak eta kezkak argituko dituzten saioak egiten saiatuko gara.

Ipuin bat oparitu nahi?
* Badakigu jende asko euskarazko oparipuinen zai dagoela, eskari mordoa jaso ditugu eta pazientzia pixkat beharko duzue; 2012ko maiatzekoak bukatzen ari gara. Baino lasai, eskaera guztiek izango dute erantzuna. ANIMO! eta ESKERRIK ASKO!!!

Eskolako lagunak eta isekak
Irakurle baten ondoko kezka igorri digu: Gaur egun, eskolan gure semearekin sartu egiten dira “kaka usaina daukazu“, ” ez dugu zurekin jolastu nahi“… eta horrelako gauzak esaten dizkiote. Ni nahiko arduratuta nago gai horrekin, egunero esaten baitit zerbait. Badaukazu horrekin zerikusirik daukan ipuinen bat? Maddi belarrihandi daukagu guk etxean eta batzuetan irakurtzen dugu. Laguntzerik [...]

Krisi gogorrari, ekintzaile zorrotza-TTiKLiK! Goierri Telebistan
Krisi gogorrari, ekintzaile zorrotza

Zozketa: facebooken 500 jarraitzaile-epea bukatzear!!!
Aste honetan facebooken 500 ‘atsegin dut’ izatera iritsi gara, eta hori ospatu nahian educativosmeninheira-ren eskutik 4 urtarotako inprimagarri bat zozketatu nahi dugu (euskaraz), facebooken gure jarraitzaile zareten guztien artean. Egin beharreko gauza bakarra, facebooken gure jarraitzaile izanda, hau zuen hormetan zabaltzea eta argazki originalean iruzkin bat uztea da (honela nork parte hartu nahi duen [...]
keep looking »

