Algak

 

Algak itsasoko barazkiak dira. Gure eguneroko jakietan oso erabiliak, batez ere aurreprestatutako janarietan; izozki eta budinetatik hasi eta postreetarako osagai, gazta edo ogiraino. Edozein lodigarri edo egonkortzaile daukan elikagaiak, seguruenik karragerina, algina edo agar izango du, hauek denak itsasoko barazkien estraktuak dira. Hala ere itsas landare hauek gehigarri bezala erabiltzetik, itsasotik zuzenean jatera bide luzea dago.

 Mendeetan zehar, munduko hainbat kulturek algak erabili dituzte beraien eguneroko dietan: Txinatarrak,, irlandarrak, britainiarra, islandiarrak, kanadarrak, japoniarrak, hego amerikako biztanleak, hawaiiarrak, korearrak, errusiarrak, eskimalak eta hegoafrikarrak.

 Eboluzioari begiratuz, barazki zaharrenak dira, hori dela eta beraien elikagaien asimilazioa ezin hobea da. Naturan dauden elikagaietatik budin eta kaltzio gehien dutenen artean daude. Bitamina kantitate handia daukate, proteinak, entzimak eta ia oligoelementu guztiak: iodoa, magnesioa, azufrea, kloroa, manganesoa, silizioa, kobrea, zinka, nikela, molibdenoa, zilarra, kromoa,… beraz, gure eguneroko otorduetan algak sartzen baditugu, benetako oligoterapia bat egiten arituko gara.

 Oso elikagai kontzentratua denez, EZ DIRA KANTITATE HAUNDIAN KONTSUMITU BEHAR.

Eguneko alga lehorren  5-10gr kontsumitzeak, beharrezko diren mineral eta bitaminak ekarriko dizkigu. Haur txikiei, eguneko gure atzazkalen neurriko zatitxo bat ematea nahikoa da.

Algen propietateen artean hauek dira aipatzeko modukoak:

  • Mineral iturriak
  • Metabolismo estimulatzaileak
  • Giltzurrunak eta odol sistema orekatu eta normaltzen dituzte.
  • Likidoak kanporatzen laguntzen dute.
  • Alkalinizanteak
  • Animali proteinak dituzten elikagaien purinak botatzen laguntzen dute.
  • Gorputzak elementu erradiaktiboak gutxiago xurgatzen laguntzen duten osagaiak dauzkate. Daukaten iodo naturalak,tiroide guruinak xurgatutako iodo erradiaktiboa botatzen laguntzen du(kimioterapia tratamendu baten osterako egokia)

Algak elikagai bezala eta gure eguneroko dietaren osagarri bezala erabil daitezke: hezurdura, ilea edo atzazalak indartzeko; arazo kardiobaskularrak tratatzeko; argaltzeko; odol zirkulazioa hobetzeko; hormona arazoak konpontzeko; kolesterola jaisteko; tumoreak kanporatzen laguntzen du; anemiatan, osteoporosi kasuetan, hipotiroidismo kasuetan; desintoxikazioetan; …

Takikardiak dauzkaten pertsonek, pultsazio askorekin, iodoa hartzen ari direnek, eta hipertiroidismoa daukatenek, kontuz ibili beharko dute algak kontsumitzerakoan. Sodio kantitate altua dutenez, tentsio altuko pertsonek edo bihotzeko arazoak dituztenek, oso kantitate txikian erabili beharko dituzte eta hoberena hauek tostatuta jatea izango da, iodo zati bat lurrunarekin gal dezan.

  Ona hemen kontsumorako alga batzuen zerrenda:

  • Wakame – laister!
  • Konbu – laister!
  • Nori – laister!
  • Arame – laister!
  • Hiziki – laister!
  • Agar-agar – laister!

MINERALAK (miligramo 100g-ko)

Mota

Kaltzioa

Fosforoa

Burdina

Sodioa

Potasioa

Agar agar

567

22

6,3

*

*

Arame

1170

150

12

*

*

Dulse

296

267

*

2085

8060

Hijiki

1400

56

29

*

*

Irlandako goroldioa

885

157

8,9

2892

2844

Kelp

1093

240

*

3007

5273

Konbu

800

150

*

3007

5273

Nori

260

510

12

600

*

Wakame

1300

260

13

2500

*

* daturik ez
Iturria: US Department of Agriculture – Japan Nutritionist Association

 

 

[youtube]

http://www.youtube.com/watch?v=mZSFk_Vp0EM&feature=colike

[/youtube]

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button