Home / ELIKADURA / MINERALAK/OLIGOELEMENTUAK

MINERALAK/OLIGOELEMENTUAK

 

Oligoelementuak : Elementu kimiko multzo hau ( 60 oligoelementuak izaki guztien artean) oso proportzio txikian agertzen dira bizidunetan baino batzuk (14 elementu) bizidun guztietan aurkitu dira : burdina, manganeso, kupre, zink, fluorra, iodoa, boroa, silizio, banadio, kromo, kobalto, selenio, molibdeno eta estainua . Izaki bizidunek proportzio txikian duten bioelementuak dira (%0,1 baino proportzio txikiagoan).
Kopuru txikian bada ere funtsezkoak dira bizitzarako, haien gabeziak asaldura larriak ekartzen baititu.

Oligoelementu askok entzimen jardueran parte hartzen dute.

Mineralak falta zaizkit?

Elikadura: anoa gomendioak (RDA)


Honako hauek dira aipagarrienak:

  • Burdina (Fe): hemoglobina molekularen osagaia da, eta baita zitokromoena ere. Bere gabeziak anemia eragiten du.
  • Iodoa (I): tiroxina eta tri-iodotironina hormonen osagaia. Tiroxina hormona sortzeko beharrezkoa den elementua .Hormona honek metabolismoan parte hartzen du
  • Kobaltoa (Co): B12 bitaminaren osagaia.
  • Manganesoa (Mn): klorofilaren sintesian beharrezkoa da. Hainbat entzimak ere behar dute.
  • Zinka (Zn): entzimen jardueran parte hartzen du eta immunitate-sistemarenean ere.
  • Kobrea (Cu): immunitate-sistema bizkortzen du
  • Kromoa (Cr): intsulinaren jarduera errazten du
  • Fluorra (F): hortz-haginetan eta hezurretan pilatzen da
  • Molibdenoa (Mo): zenbait entzimen jardueran parte hartzen du
  • Silizio (Si): Landare ehunak eta konjuntibo ehuna sendotzeko balio izaten du ( gramineatan )
  • Litio (Li):  Kantitate egokitan depresioen prebentzioa egiteko balio du, neuro -transmisoreen iragazkortasunean parte hartzen duelako
  • Kaltzioa (K): Nerbio sistema orekatzen du. Hezurrak eta hortzak osatu, eta odol koagulazioan neurri optimo bat mantendu
  • Fosforoa (P): Hezur eta hortzak osatzen ditu; erreakzio energetikoak sortu eta proteinen formakuntzan zerikusi handia dauka

Haien eginbeharrak ondoko taulan ikus daitezke:


OLIGOELEMENTUAK
Burdina:
Fe
Klorofila sintetizatzeko derrigorrezkoa, erreakzio kimikoen katalizatzailea eta arnasketa zelularrean parte hartzen duten zitrokromoen osagaia da, gainera, oxigenoaren garraioaz arduratzen den hemoglobinaren osagaia da.
Manganesoa:
Mn
Fotosintesiaren barruan, uraren fotolisian hartzen du parte.
kobrea:
Cu
Gure defentsentzako ona
Zinka:
Zn
Organismoaren erreakzio kimiko askoren erregulatzailea da.
Litioa:
Li
Iragazkortasun zelularrean eta neurotransmisoretan eragina du.
Fluorra:
F
Hezurretan eta hortzen esmaltean dago.
Iodoa:
I
Metabolismoan esku hartzen duen tiroxina hormonaren sintesian ezinbesteko bioelementua.
Silizioa:
Si
Ehun konjuntiboa gogortzen du.
Kromoa:
Cr
Intsulinarekin batera glukosaren erregulazioa kontrolatzen du odolean.
Kobaltoa:
Co
Hemoglobinaren sintesirako beharrezkoa den B12 bitaminaren osagaia da.
Molibdenoa:
Mo
Landareetan nitratoen murrizketan parte hartzen duten entzimen osagaia da.
     

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


+ nine = 14

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>